Gure txokoak: denbora gelditzen duen lekuranzko bidea
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2022/06/09
“Leioako Bizkaiko Campusean pentsatzen dudanean, egia esan, oso zaila egiten zait leku gogokoenen artean bakar bat aukeratzea; izan ere, luze eta zabal hitz egin nezakeen hainbat guneren inguruan, maitasunez gordetzen ditudan istorioen edo pasadizoen parte direlako».
Hala ere, asko pentsatu ondoren, esango nuke neure espazio gogokoena Biblioteka Nagusia dela, zehazki, bertako eskailerak. Egunerokoak ziztu bizian garamatzalarik, une gutxitan hurbil naiteke bibliotekara eta eskailotara igo, baina bi arrazoirengatik aukeratu ditut. Lehenik eta behin, campus osoko ikasleak, irakasleak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak igarotzen dira eskailera horietatik, eta, batzuetan, gurutzatzen ditudan pertsonak ezagunak dira, aspaldian ikusi gabe nituenak, eta, beraz, espazio hori elkartzeko leku bihurtzen da. Bigarrena da eskailerek denbora gelditzen duen leku bateranzko bidea erakusten dutela, liburuz lepo, zain dituzunak begiradak noiz egingo eta noiz aukeratuko irakurketa lasaiagoa egiteko.”
Honako hau da Ainhoa Bercianok, Bilboko Hezkuntza Fakultateko Matematika, Zientzia Esperimental eta Sozialen Didaktika Saileko irakasleak aukeratu duen tokia. Eta bera da, bestalde, aurreko lerroen egile.
Nola iritsi: 43°19'52.9"N 2°58'07.4"W
