-
Partekatu autoa, aurreztu dirua eta iritsi zuzenean campusera
-
Hogeita hamar bat nazioarteko unibertsitatek esperientziak eta praktika onak partekatu dituzte Donostian
-
Hara norekin topatu ginen Ondarrun!
-
Osasun mentala: gainditu gabeko gaia
-
Artea eta ikerketa uztartuko ditu Zientzia Asteak doako ekitaldi inklusiboekin
Gure txokoak: Intxaurrondoaren azpian
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2019/11/07
Hezkuntza eta Kirolaren fakultateko eraikinaren atzeko aldean (Lasarte atarian, 71. 01007 Gasteiz), futbol zelairanzko bidean, eremu zinez atsegina dago, egunetik egunerako zalapartatik, une laburretan besterik ez bada, ihes egiteko oso aproposa. Ping pongeko mahai bat, estilo modernoko eserlekua eta intxaurrondo bat dira lorategi eremuaren osagaiak. Eta zuhaitzaren udazken adaburuaren azpian, zendutako lankide bati landutako harrizko oroitzapena.
Honako hau da Sara Maldonado Martín UPV/EHUren Gorputz eta Kirol Hezkuntza saileko irakasleak Gure txokoak atalerako hautatu duen eremua.
Nola iritsi: 42.832465, -2.686268
