-
Partekatu autoa, aurreztu dirua eta iritsi zuzenean campusera
-
Hogeita hamar bat nazioarteko unibertsitatek esperientziak eta praktika onak partekatu dituzte Donostian
-
Hara norekin topatu ginen Ondarrun!
-
Osasun mentala: gainditu gabeko gaia
-
Artea eta ikerketa uztartuko ditu Zientzia Asteak doako ekitaldi inklusiboekin
Gure txokoak: Laneko zurrunbilotik isolatua
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2022/05/04
“Basoa eta belardien arteko nahasketa beti oso gustukoa izan dut. Ingurune urbanizatuetan ez dira horrelakoak maiz ikusten, baina Euskal Herriko Unibertsitatean, Leioa-Erandio Eremuan, horrelako txoko bat dugu. Bertan, haltzak, urkiak, haritzak, pagoak, pinuak eta gure basoetan ikusten ditugun beste arbola batzuk daude. Zolua belardi leuna da. Paseoan edo korrika maiz zeharkatzen dut zonaldea eta une batean bada ere, laneko zurrunbilotik isolatua sentitzen naiz. Hala ere aitortu behar dut, lanean aplikagarriak izan diren zenbait ideia zuhaitz hauen azpitik igarotzean bururatu zaizkidala.
Basotxoa Arte Ederretako Fakultatearen atzealdean dago, tarterik baduzue biziki gomendatzen dizuet bertara gerturatzea, ziur naiz lanera indarberrituak itzuliko zaretela.”
Hau Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Fisiologia Saileko katedradun Jon Irazustaren leku gogokoena da. Aurreko lerroen egilea ere bera da.
Nola iritsi: 43°19'50.1"N 2º58'17.2"W
Audio honetan basotxoan egunotan entzuten diren soinuak aditu ahal dira:
