Gure txokoak: Izarretatik gertuago
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2021/05/27
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola 1998an birgaitu zenean, planteatu zen ebakuazio dorre bat eraikitzea. Dorre horren goialdean, behaketa astronomikoko aparatuak eta mugarri topografikoak instalatzeko espazio bat atondu zen.
“Dorreko plataformaren gainean, goitik begiratuta, hiriaren eta campusaren hazkundearen eta aldaketaren lekuko naiz. Unibertsitateko bizitza ikusteko eta Arabako Lautadak eskaintzen duen bakeaz gozatzeko leku pribilegiatua ".
Hori da Karmele Artano Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako irakasle eta SAE-HELAZeko Arabako koordinatzaileak Gure txokoak atalerako aukeratu duen gunea, izarretatik gertuago sentitzeko tokia.
Nola iritsi: 42°50'21.6"N 2°40'27.5"W
