euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Hitzaldia

Hitzaldi-solasaldia: “Osasuna, hiria eta hirigintza” Izaskun Aseguinolazarekin

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/06/11, 19:00

Kokapena

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbo (Bizkaia)

Deskribapena

Ekainaren 11n, asteazkenean, 19:00etan, Bilboko Bidebarrieta Liburutegiak hartuko du Bidebarrieta Zientifikoa hitzaldi-zikloaren saio berri bat, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta liburutegiak elkarlanean antolatuta. 

Saio honetako hizlaria izango da Izaskun Aseguinolaza, EHUko Arkitektura Saileko irakaslea, eta “Osasuna, hiria eta hirigintza” izenburuko hitzaldi-solasaldia eskainiko du. Hitzaldia euskaraz izango da, eta gaztelaniarako aldi bereko itzulpena eskainiko da. 

Aseguinolazak osasunaren eta hiriaren arteko harreman historikoa jorratuko du, erromatar hirietatik hasita gaur egungo hiri-ingurunera arte. Gaur egungo testuinguruan, osasun publikoa hobetzeko aukera ematen duten hiri-plangintzako tresnak ere aurkeztuko ditu. 

Ekitaldia doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte. Gainera, streaming bidez jarraitu ahalko da KulturguneaTB kanalean. 


Honen harira