-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
EHUren memoriaren zaindaria
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
Hizkuntza neuroaniztasunean ikertzen
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2026/01/27 Noiz arte: 2026/02/27
Kokapena
Erakusketa gela - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
‘Hizkuntza neuroaniztasunean ikertzen’ erakusketa ‘Language in Neurodiversity Lab’ (LindyLab, EHU) ikerketa-taldeak (Hizkuntzalaritza Teorikorako Taldea (HiTT) ikerketa-taldearen barruan antolatua) egindako dibulgazio-proposamena da. Erakusketak azken urteotan egindako ikerketen emaitza nagusiak modu ulergarrian aurkezten ditu, pertsona autisten (AEN) eta Hizkuntzaren Garapenaren Nahasmendua (HGN) duten pertsonen hizkuntzaren garapenari eta erabilerari buruzkoak.
Erakusketaren inaugurazio-ekitaldia urtarrilaren 27an, asteartea, izango da, 18:00etan, Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloiko erakusketa-aretoan.
Erakusketak 16 ikerketetako ibilbidea proposatzen du, gehienak AENri buruzkoak. Ikerketa horiek hizkuntzaren hainbat arlo jorratzen dituzte (lexikoa, hizkuntza egituratua eta pragmatika edo hizkuntzaren erabilera testuinguruan), eta arlo horiek profil oso desberdinak dituzten haur, nerabe eta heldu autistetan nola agertzen diren erakusten dute. Poster bakoitzak QR kode bat dauka, azalpen-bideo batera sartzeko aukera ematen duena; bertan, ikerketa-taldeko kideek edo ikertzaileek informazio gehigarria zabaltzen dute eta emaitzak testuinguruan kokatzen dituzte.
Erakusketa familiei eta profesionalei ez ezik, publiko orokorrari ere zuzenduta dago, eta helburu nagusia da komunitateari itzultzea haur, nerabe eta heldu autisten parte-hartzeari esker sortutako ezagutza. Halaber, ikerketa hauek posible egin dituzten elkarte, ikastetxe eta hainbat erakundetako profesionalen lankidetza eskertzeko modua ere bada. Erakusketarako sarrera librea da eta astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 8:00etatik 20:00etara.
Jarduera osagarri gisa, astero arratsaldez bisita gidatuak eskainiko dira. Bisitariek galderak egiteko, ikerketak komentatzeko eta ikerketa-ildo desberdinetan pixka bat sakontzeko aukera izango dute.