II Passion for Science Congress
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/11/13, 09:00
Kokapena
Ekitaldi Aretoa - Farmazia Fakultatea
Paseo de la Universidad 7. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
EHUren Farmazia Fakultateak ‘Passion for Science Congress’ izenekoaren bigarren edizioa hartuko du, UPV/EHU – i+Med Medikuntza Pertsonalizatuko Gelak sustatutako jardueren parte den elkarretaratze zientifiko bat. 140 parte hartzaile baino gehiago bilduko dituen kongresu ikertzaile gazteentzako truke, inspirazio eta lankidetza gune gisa finkatu da.
Inaugurazioa Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak eta Amaia Esquisabel Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikarako zuzendariak egingo dute.
Kongresu honetan nazioartean izena duten bi ikertzailek eskainiko dituzte osoko hitzaldiak:
- Eneko Larrañeta. Chair in Pharmaceutical Materials Science.Queen´s University of Belfast.
- Burcu Gumuscu-Sefunc. Tenure-track assistant professor in the Department of Biomedical Engineering at Eindhoven University of Technology (TU/e)
EHUko I+med Medikuntza Pertsonalizatuko Gelaren helburuetako bat da Farmazia Fakultateko ikertzaile gazteei zein beren ikerketa ibilbidearen lehendabiziko urratsetan lanaren emaitzak aurkezteko aukera ematea, bai eta Fakultateko ikertaldeen arteko erakusleiho eta konexio gune izatea. Horretarako ikerkuntza kongresu bat antolatzen du ‘Passion for Science’ izenburupean.
Kongresu honetara Nazioarteko ikertzaile ospetsuak etortzen dira punta-puntako beren lanei buruz hitz egitera eta ikertzaile gazteei aholkuak ematera, txandakatuz aipatutako osoko bilkurak eta predoken lanak ahoz eta poster formatuan aurkezteko saioak.
Gazteen aurkezpenik onenek sariak jasotzen dituzte Farmazia Fakultateko eta i+Med kooperatibako ikertzaileek osatutako epaimahai batek erabakita.
Egitaraua