euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

III. Uni Azoka: ‘Berrikuntzaren taupada’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/10/22, 11:00

Kokapena

Mikel Laboa plaza
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Bidezko Elikadura eta Hegoa erakundeek Uni Azokaren III. edizioa antolatu dute, "Berrikuntzaren taupada" lelopean. Topaketa horren helburua da emakume baserritarren zereginari balioa ematea eta elikadura eredu iraunkorra, osasungarria eta bidezkoa sustatzea.

Ekitaldiak baserritarrekin eta nutrizionistekin esperientziak, hausnarketak eta kezkak partekatzera gonbidatzen du, elikadurari, iraunkortasunari eta egungo nekazaritzako elikagaien sistemaren alternatibei buruzko elkarrizketa-gune ireki batean.

Gainera, bertaratzen direnek tokiko ingurunean egindako produktu freskoak, sasoikoak, aberatsak eta artisauak erosi ahal izango dituzte, ikaskuntza, trukea eta kontsumo arduratsua uztartzen dituen jardunaldian.

Bidezko Elikadura eta Hegoa elkarrekin ari dira lanean elikaduraren gaiari heltzeko, elikadura-subiranotasunaren, generoaren, pedagogia kritikoen eta ekonomia eraldatzaileen ikuspegitik, hezkuntza-prozesuekin batera etapa guztietan, gizarte-aldaketarekin konprometitutako pertsonak eta kolektiboak prestatzeko helburuarekin.