euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Jardunaldia: Hurbilpen psikosoziala euskal migrazioari

Noiz eta non

2019/05/10, 09:00 - 00:00

Kokapena

Areto nagusia - Psikologia Fakultatea
Avenida de Tolosa 70. -20080- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

‘Hurbilpen psikosoziala euskal migrazioari. Ulisesen sindromea atzo eta gaurko euskal immigratzaile eta emigratzaileetan’ izeneko sinposioa egingo da UPV/EHUren Donostiako Psikologia Fakultatean, ikastegi horrek eta The William A. Douglass Center for the Basque Studies erakundeak antolatuta. Jardunaldiaren helburua izango da gogoeta egitea euskal emigratzaileei eta immigratzaileei buruz, ikuspuntu historiko, soziologiko eta psikologiko batetik. Horrekin batera, etorkizuneko desafio batzuk ere aztertuko dira. Sarrera doan izango da, nahikoa izanik helbide honetan izena ematea: edurne.elgorriaga@ehu.eus

Jardunaldia goizeko 09:00etan hasiko da, UPV/EHUren Donostiako Psikologia Fakultatearen ekitaldi aretoan.

Inaugurazioan izango dira:

  • Isabel Vergara, UPV/EHUko Psikologia Fakultateko dekanoa.
  • Gorka Alvarez Aranburu, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria.

“Gogoeta saio bat izango da, Ameriketara joan ziren euskal emigratzaileei eta hona etorri direnei buruzkoa. Gaia landuko dugu ikuspegi historiko eta sozial batetik, bereziki aztertuz migrazio prozesuak osasunean duen eragina, Ulises sindromearen ikuspuntu fenomenologiko eta deskriptibotik. Gainera, aztergai izango dira immigratzaileekin lan egiteak dakartzan desafio asistentzialak eta lan psikosoziala”, azaldu du Karmele Salaberria irakasleak.

Jardunaldian izango dira Xabier Irujo Renoko Unibertsitateko irakaslea (Nevada), Joseba Atxotegi Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea, Oscar Alvarez UPV/EHUko Historia Fakultateko irakaslea, Julia Shershneva UPV/EHUko Soziologia Fakultateko irakaslea, Iñaki Markez Buru Osasunaren aldeko Euskal Elkarteko kidea, Heydy Ronquillo gizarte langile eta Bidez-Bide elkarteko lehendakaria eta Edurne Elgorriaga, Itziar Alonso, Nekane Basabe eta Karmele Salaberria Psikologia Fakultateko kideak.

EGITARAUA

09,00. INAUGURAZIOA.

  • Isabel Vergara. UPV/EHUko Psikologia Fakultateko dekanoa.
  • Gorka Álvarez Aramburu. Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria.

09,30. ONGIETORRIKO HITZALDIAK. ULISESEN SINDROMEA ERBESTEAN ETA EUSKAL MIGRAZIOAK          

“Gernikako semeak. Euskal haurren erbestea eta Ulises sindromea”

  • Xabier Irujo. Center of Basque Studies. University of Reno, Nevada.

“Etorri eta doazen euskalduna. Ulises sindromea etorkinen eta emigrante euskaldunen artean. Oregon-eko euskaldunak eta Gabon-eko euskaldunak”.

  • Joseba Atxotegi. Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea. Munduko Psikiatriako Elkartearen Psikiatria Transkulturaleko ateleko idazkari ohia.

10, 45 LEHENENGO MAHAI-INGURU. EUSKAL MIGRAZIOETARA GIZA HURBILKETA ETA HURBILKETA HISTORIKOA.   

“Emigrazioa giza-patologia bezala: XIX. eta XX. Mendeetako euskal emigrazioaren inguruko bilakaera, arrazoiak eta interpretazioak”

  • Oscar Álvarez Gila. UPV/EHUko Historia Fakultateko irakaslea.

“Inmigrazioa Euskadin”

  • Julia Shershneva. UPV/EHUko soziologia irakaslea eta Ikuspegiren ikertzailea.

Moderatzailea. José Pizarro Carrasco, UPV/EHUko Psikologiako doktoregaia.             

11,45  Atsedena.                                      

12, 15  BIGARREN MAHAI-INGURUA. EUSKAL MIGRAZIOEI BEGIRADA PSIKOLOGIKOA.

“Babes psikologikoa migrazio prozesuan”

  • Karmele Salaberría. Psikologoa. UPV/EHUko Nortasun, Balioespena eta Psikologia Tratamendua saileko zuzendaria.           

“Emakume taldeetan biltzen diren emakume etorkinen babes-sareen eta osasun psikologikoaren analisi kualitatiboa”.

  • Itziar Alonso. UPV/EHUko Psikologia Fakultateko irakaslea.

“Bi norabideko migrazioa. Euskadiko eta Brasilgo migratzaielak”

  • Nekane Basabe. UPV/EHUko Psikologia Fakultateko irakaslea. 

Moderatzailea. Edgard Chamorro. UPV/EHUko Master ikaslea.

14 00-14,30. EZTABAIDA OROKORRA.

16,00. HIRUGARREN MAHAI-INGURUA. MIGRAZIOETAN OSASUN MENTALARI BURUZKO JARDUNBIDE EGOKIEN GOMENDIOAK.

“Ikuspegi asistentziala. Europar Batasuneko migrazio politikak eta Giza Eskubideen eskuhartze soziala eta instituzionala”

Iñaki Markez. Euskal Osasun Mentalaren Elkartearen (OME-AEN) idazkaria. Norte de Salud mental aldizkariko zuzendaria.              

“XXI. Mendeko migrazioen identitatea eta integrazioa”

  • Nekane Basabe. UPV/EHUko Psikologia Fakultateko irakaslea.

“Euskadiko etorkinen elkarte baten lan psikosozialaren erronkak. Ulises sindromeari buruzko aplikazioak”

  • Heldy Soraya Ronquillo. Gizarte langilea. Zarautzeko “Bidez bide” etorkinen elkartearen presidentea.

“XXI. Mendean emigratu duten euskaldunen ongizate psikologikoa”.

  • Edurne Elgorriaga. UPV/EHUko Psikologia Fakultateko irakaslea.

Moderatzailea. Irune Bolaños. Giza Eskubideen Nazio Batuen Goi Komisarioaren Bulegoa. Ginebra             

18,15.   AMAIERAKO HITZALDIA.

“Erradikalizazio prozesuak etorkinengan”

  • Joseba Atxotegi. Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea. Munduko Psikiatriako Elkartearen Psikiatria Transkulturaleko ateleko idazkari ohia.

19,00. AMAIERA-EKITALDIA.

  • Karmele Salaberria.  UPV/EHUko Nortasun, Balioespena eta Psikologia Tratamendua saileko zuzendaria