-
Urtarrilaren 7an irekiko da Leioako kiroldegia
-
Javier Belausteguigoitia nabarmendu da Simon Marais Mathematics Competition-en
-
EHUpodcast: Dieta pertsonalizatu baterako biomarkatzaileak
-
Bultzada hartzen duten ideiak: Handira Jo 2025 Sariak
-
La mirada indiscreta. Sobre la utilidad de las imágenes y los relatos en la cultura contemporánea
Juan Carlos Miguel de Bustos
Nola lortu duten Kolonbiako zinema sustatzea dirulaguntza publikoak baliatuz
Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Publizitateko katedraduna
- Cathedra
Lehenengo argitaratze data: 2023/02/22
Artikulu hau jatorriz The Conversation argitalpenean aurki daiteke.
2003an Kolonbian ekoizpen nazionaleko bost film luze soilik estreinatu ziren. 2010ean, hamar izan ziren. 2019an, aldiz, 48.
Kolonbian 1997 eta 2013 artean sortutako hiru legek ikus-entzunezko industria egituratu zuten, baita horren hazkundea sustatzeko funts ekonomikoen sistema bat sortu ere. Horrek ondorioz, politika zinematografiko bat sortu zen, zenbait sustapen funtsen bidez artikulatua. Ondorioz, sektorea etengabe hazi da.
Zinema osorako lege bat
1997ko 397 Legea izan zen ikus-entzunezko industria sustatzeko lehen lege holistikoa. Proposatzen zuen Estatuak ekoizpena ez ezik, balio kateko maila guztiak ere estimulatu behar zituela –garapena, ekoizpena, banaketa eta proiekzioa–.
Legeak funtsezko bi aldaketa eragin zituen. Alde batetik, Kolonbiako Estatuak zinema aitortzen zuen oroimen kolektiboa osatzen zuen industriatzat eta identitate nazionalaren adierazpen modutzat. Horregatik, kontserbazioa, zaintza eta zabalkuntza bultzatzeko konpromisoa hartu zuen, baita artistikoki eta industrialki garatzeko ere.
Bestalde, Kultura Ministerioa eta horren mendeko bi erakunde sortu zituzten: Zinematografiaren Zuzendaritza eta Sustapen Zinematografikorako Funts Mistoa (Proimágenes Colombia), estatuko aktoreen eta eragile pribatuen ordezkariak biltzen dituena.
Kultura Ministerioaren Zinematografiaren Zuzendaritza arduratzen da dirulaguntzak emateko aitortzaz. 2002 eta 2017 artean, 997 lan zinematografiko aitortu zituzten produktu nazionaltzat: 625 film labur eta 372 film luze.
397. Legean Pizgarrien Plan Nazionala (PNE, gaztelaniazko sigletan) jaso zuten artikulatzeko beken eta sarien programak Kolonbiako artistentzako, sortzaileentzako, ikertzaileentzako eta kudeatzaile kulturalentzako.
PPNaz gain, Kulturari buruzko Lege Orokorrak baimena ematen zien eskualde arloko erakunde administratiboei lurraldeko zerga bat sortzeko. Zerga horren bidez bildutako baimenak lurralde mailan administratzen dira eta kulturako herrialdeko eta tokiko planekin bat datozen egitasmoetara zuzentzen dira.
2003ko lege berria
2003ko Zinemaren Legeak helburu zituen, batetik, inbertsioa pizgarritzea onura fiskalen bidez, eta, bestetik, Kolonbian filmak ekoiztea erraztea. Horren bidez, halaber, Garapen Zinematografikorako Funtsa sortu zuten (FDC, gaztelaniazko sigletan).
FDCk proposatu zuen zergak kobratzea film luzeen ekoizleei, banatzaileei eta Kolonbiako aretoetako zinema-erakusleei. Horri esker, 2004 eta 2021 artean, 43.127.496,54 € bildu eta honela banatu zituzten: % 70 film luzeak, laburrak eta dokumentalak sortzeko, produzitzeko, koproduzitzeko eta errealizatzeko baliatu zuten, eta % 30 jarduera ildo osagarrietara bideratu zuten (zaintzea, prestakuntza eta sustapena).
FDCren pizgarrien bitartez, 3.161 proiektu babestu ziren 2004 eta 2017 artean, askotariko kategoriatan, hala nola gidoiaren idazketan, prestakuntzan, film laburren eta luzeen errealizazioan, garapenean, produkzioan eta postprodukzioan.
Ikus-entzunezko gobernantza-markoak aukera ugari sortzen ditu Kolonbiako herritar ororentzako. Hala, ohikoa da deialdi berean aurkitzea unibertsitate publiko edo pribatuetako telebista kateek babestutako proiektuak zein zuzendari eta ekoizle ezagunek errealizatutakoak, baita ibilbide profesional eskasekoenak. Funts publikoak eskuratzea erraza denez, produkzio nazionalen kopurua eta ospea handiagoa da.
2008an Kolonbiako Film Batzordea (CFC, gaztelaniazko sigletan) sortu zuten, Kultura Ministerioarekin eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioarekin lankidetzan, herrialdea zinema eta ikus-entzunezkoak ekoizteko lurralde moduan sustatzeko, aholkularitza eta informazio zerbitzuen bidez.
Azkenik, 2012an, Kolonbiako Film Funtsa (FFC, gaztelaniazko sigletan) sortu zuten, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren mende. Helburua da ekoizleei itzultzea Kolonbian filmatzen ekoizpena gauzatzeko zerbitzuen truke bertan gastatzen duten zenbatekoaren portzentaje bat, osoa edo partziala.
Politika zinematografikoaren eragin biderkatzailea
Aintzat hartu behar da, dirulaguntzak gehitu direnez, ekoitzitako filmen kopurua handitu dela, eta horrek areto edo pantaila gehiago sortzea ekarri duela. Aretoetan zenbat eta film gehiago egon, orduan eta lagun gehiago joaten da zinemara. Hori da ekoizpen horretan inbertitzen jarraitzeko arrazoi bat. Egun, Kolonbian txikia da aretoetara joaten direnen indizea. 2021ean, bi kolonbiarretatik bat behin gutxienez joanda zegoen zinemara. Pandemiaren aurretik indizea hobea zen: 2019an, herritar guztiak zinemara joaten ziren gutxienez 1,5 aldiz. 2022an, egoera pixka bat hobetu zen lau herritarretatik hiru joanda zegoelako zinemara.
Gainera, hobetzeko dago Kolonbiako zinemak duen lekua beste herrialde batzuetakoaren aldean, batez ere, Ipar Amerikakoa. 2012an lortu zen zifra handiena: ikusleen % 8,3k hautatu zuten ekoizpen nazional bat. 2010ean, % 4,5 izan ziren eta, 2019an, % 3,4. 2020an, ikusleen % 7k soilik ikusi zituzten Kolonbiako filmak. 2021ean, kopurua % 1,7raino jaitsi zen, eta 2022an pixka bat hobetu zen (% 3,3).
Hobetzeko dagoen beste gai bat da zinemaren eta telebistaren arteko harremanak hobetzea, bigarrenak inplikazio handiagoa izan dezan filmak ekoizten.
Bestalde, ikus-entzunezkoen industria deszentralizatu beharko litzateke, oso errotuta baitago ohiko produkzio lekuetan; Bogotan, kasu.
Etorkizunari begira
Ikus-entzunezko nazionalak sustatzeko (eta babesteko), laguntza sistema bat behar da; hartara, haren balio kateko maila guztiak indartuko dira. Kolonbiaren kasuan, ikus-entzunezkoen ondare eduki bat badagoela sustatzeak jada justifikatzen du hori badagoela.
Ikus-entzunezkoak sustatzeko –bai plano industrialean, bai ondarearenean– plataforma bat sortzearen adibide bat da Kolonbia. Ikus-entzunezkoen politika ezinbesteko tresna bat da; batik bat plataformen garaian –ikus-entzunezkoen produktuen kontsumoa areagotu egiten da–.
Kolonbiako zinema gainerako herrialdeak konkistatzen ari da poliki-poliki. 2004an, Catalina Sandino emakumezko aktore onenaren Oscar sarietarako hautagai izan zen ‘María, llena eres de gracia’ filmarekin. 2007an, ‘La corona’ film labur dokumental onenaren sarirako hautagai izan zen eta, 2016an, ‘El abrazo de la serpiente’ ingelesa ez den beste hizkuntza bateko film onenaren sarirako aurrehautatu zuten. Zer izango da hurrengoa?
![]()