-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Kiroldegian, kirolean
-
‘Zinema eta Zientzia’ ziklo berria abian da
-
Teknika berri batek ozeanoen oinarri diren mikroorganismoen ezkutuko mundua ekarri du argitara
-
Ahozko historiak ikasleen enpatia eta motibazioa hobetzen ditu
Erakusketa: Kolore
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2025/05/05 Noiz arte: 2025/06/12
Kokapena
Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Juan Antonio Barrenechea arkitektoaren, marrazkilariaren eta margolariaren ‘Kolore’ erakusketa ikusgai dago Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaría Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian.
Bere hitzetan: “Informalismoa, margolaritza automatikoa, keinu piktoriko bizkorra eta arrazoimenaren esku-hartzeari inolako kontzesiorik egiten ez diona; mihisean kaligrafia basatia uzten du, aberastasun eta aniztasun handikoa, eta horrek liluratuta mantentzen gaitu bere edertasunarekin, ezin baikara ezikusiarena egin aurrean agertzen zaizkigun keinu bereizi guztien aurrean, denak ezberdinak, eta kolorezko unibertso infinitu argitsu horretan ustekabean azaltzen zaizkigunak, barruko zurrunbilo intimoen isla direlarik, akaso transzearen egoeran edo kontzientziarik gabeko emozio bizien oldarretan sortuak”.
Erakusketa maiatzaren 5etik maiatzaren 12ra egongo da zabalik, Carlos Santamaria Zentroan (Txillardegi aretoa), Donostian, 08:30etatik 20:30ak arte, astelehenetik ostiralera.
Sarrera librea izango da.