-
EHUren Adimen Artifiziala, Ingeniaritza Kimikoa eta Hezkuntza, munduko 200 onenen artean, gaikako Shanghaiko Rankingaren arabera
-
Karabela portugesa, alga toxikoak eta Kantauri itsasoko beste biztanle berri batzuk
-
«Paisaiari eusteko komeni da baserriak birgaitzea eta berrerabiltzea»
-
Unibertsitate eredu propioa aldarrikatu du errektoreak EHUren ikasturtearen irekieran
-
EHUk kalera aterako du zientzia oraingoan ere, Ikertzaileen Europako Gauean
UPV/EHUko errektoreak Passion for Knowledge jaialdian parte hartuko du
Noiz eta non
2019/10/03, 17:30 - 00:00
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Passion for Knowledge (P4K) 2019 jaialdiko programaren jardueren artean, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Nekane Balluerkak hitzaldi nagusi bat eskainiko du Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Izenburua: ‘Euskal Herria eta Zientzia: Herri txiki baten garapen handia’.
“Hitzaldi honetan Euskal Herria bezalako herri txiki batek zientziaren eremuan lortu duen maila ulertzen laguntzen diguten aurrekariak aztertzen dira. Horretarako, XVI. mendetik, hain zuzen, Oñatiko Unibertsitatearen sorreratik hasi eta XXI. mendera arte, hots, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea sortu zen arte, Euskal Herrian mende bakoitzean izan ditugun mugimendu intelektual, zientifiko, ekonomiko eta politiko nagusiak deskribatzen dira, bai eta une jakin batzuetan hartutako erabaki gakoak zehaztu ere. Halaber, ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoaren eremuan Euskal Herriak gaur egun duen egoera deskribatzen da. Amaitzeko, bizitzen ari garen iraultza zientifiko-teknologikoaren inguruan eta etorkizunean ezagutzaren benetako gizarte bat garatzeko ildoen inguruan gizarte bezala eman beharko genituzkeen urratsei buruzko hausnarketa laburra egiten da”. (p4k.dipc.org)
Hitzaldiak doakoak dira baina parte hartzeko jaialdiaren webgunean izena ematea eta lekua gordetzea gomendatzen da.