euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Jardunaldia: Lanbide Heziketa eta Unibertsitatea: elkarlanerako espazio berriak

Noiz eta non

2022/05/06, 09:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostiralean, maiatzaren 6an, 9:00ettaik aurrera, Euskal herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroko areto nagusian, Donostian, ‘Lanbide Heziketa eta Unibertsitatea: elkarlanerako espazio berriak’ izeneko Jardunaldia egingo da. Jarduera UPV/EHUko Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordetzak eta Gipuzkoako Campuseko errektoreordetzak antolatu dute, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren babesarekin.

Euskal herriko Unibertsitateak urratsak ematen ari da Lanbide Heziketaren eta Unibertsitate Heziketaren arteko zubiak eraikitzeko Unibertsitatea-Enpresa 2022 Euskal Estrategiaren barruan. Helburu estrategiko horiei erantzuteko planteatzen den ekintzetako bat da unibertsitatearen eta Lanbide Heziketaren arteko euskal lankidetza-esparrua definitzea unibertsitate-graduetan. Jardunaldi honek ildo horretan aurrera egiten jarraitu nahi du, bere garapenean funtsezko eragileen inplikazioaren bidez.

Jardunaldiaren inaugurazioan izango dira:

-Adolfo Morais, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

-Jorge Arévalo, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordea

-Laura Vozmediano, UPV/EHUko Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordea

EGITARAUA