Lanbide Heziketari eta Unibertsitateari buruzko Jardunaldia
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2022/05/06
Euskal herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroko areto nagusian ‘Lanbide Heziketa eta Unibertsitatea: elkarlanerako espazio berriak’ izeneko jardunaldia egin da. Jarduera UPV/EHUko Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordetzak eta Gipuzkoako Campuseko errektoreordetzak antolatu dute, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren babesarekin.
Inaugurazio ekitaldian parte hartu dute Unibertsitate eta Ikerketako sailburuorde Adolfo Moraisek, Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevalok eta EHUko Graduko eta Hezkuntza Berrikuntzako errektoreorde Laura Vozmedianok.
Euskal herriko Unibertsitateak urratsak ematen ari da Lanbide Heziketaren eta Unibertsitate Heziketaren arteko zubiak eraikitzeko Unibertsitatea-Enpresa 2022 Euskal Estrategiaren barruan. Helburu estrategiko horiei erantzuteko planteatzen den ekintzetako bat da unibertsitatearen eta Lanbide Heziketaren arteko euskal lankidetza-esparrua definitzea unibertsitate-graduetan. Jardunaldi honek ildo horretan aurrera egiten jarraitu nahi du, bere garapenean funtsezko eragileen inplikazioaren bidez.