-
Francisco Letamendia "Ortzi" hil da, EHUko irakaslea 2017ra arte
-
EHUk atsekabea erakutsi du Garaikoetxearen heriotzagatik: "Euskal unibertsitate publikoa zorretan dago berarekin"
-
EHUko Klaustroak % 73,7ko babesarekin onartu ditu estatutu berriak
-
Sexua aldagai saihetsezina ikerketa biomedikoan
-
Irakasleen irakurketa‑ohiturek euskal literaturaren irakaskuntzan eragina dute
Hainbat ekitaldi, Liburuaren astea EHUn
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2026/04/20 Noiz arte: 2026/04/24
Kokapena
Arabako Campusa
Bizkaiko Campusa
Gipuzkoako Campusa
Deskribapena
Nazioarteko Liburuaren Eguna (apirilak 23) aitzakia hartuta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako campusetan, apirilaren 20tik 24ra liburu-trukeak izango dira, TRUKARTUZ lemapean. Ekimena gure unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak eramango du aurrera, eta haiek argitaratutako 66 izenburu ezberdinetako 475 liburu oparituko ditu.
Liburuak trukatuz edo hartuz ezagutza zabaltzeko jardueraren izena da Trukartuz, eta ekimenaren irudia izartxo bat da, norabide guztietan geziak osatu eta trukea sinbolizatzen duen liburu sorta.
Campusetako biblioteka-atarietan EHUko Argitalpen Zerbitzuak kaleratutako zenbait liburu izango dira trukerako mahaian, eta bertara datorren edonork liburuak hartu eta utzi ahal izango ditu 10:00etatik 15:00etara bitartean. Trukerako mahaiak honako leku hauetan izango dira:
04/20, astelehena
Bilboko Ingeniaritza Eskola
04/21, asteartea
Gipuzkoako campusa, Carlos Santamaria zentroaren sarrera
04/22, asteazkena
Arabako campusa, Las Nieves ikasgelategia
Bizkaia Aretoko Arriaga gelan: Euskal liburugintzari eta irakurzaletasunari buruz hausnarketa:
18:30-19:30. Hitzaldiak Mari Jose Olaziregi, Gemma Lluch eta Miren Ibarluzearen eskutik
19:30-20:00. Solasaldia gonbidatuekin
04/23, osteguna
Bizkaiko campusa, Leioa, Liburutegi Nagusiaren ataria
04/20tik 04/24ra
Bizkaiko campusa, Bilbo, Bizkaia Aretoa