euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

M8: Gaur da gure eguna

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2023/03/08

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Berdintasun batzordeak argazki kolektibo bat antolatu du, "Osasun arloan berdintasuna bultzatzen" lemapean. Ikasleek, AZPko langileek eta irakasleek bat egin dute ekimenarekin. | Argazkia: Zuriñe Soto. Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. UPV/EHU.

NON: Euskal Herriko Unibertsitatea. NOIZ: 2023ko martxoaren 8a. NORK: egile batzuk. UPV/EHU.

“Feminismoa emakumeak pertsonak garela dioen ideia erradikala da”. Esaldi hori Angela Yvonne Davis ekintzaile eta akademikoarena da, eta Informatika Fakultateko ikasgeletan irakur daitekeen aipuetako bat da, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta ikastegi horrek antolatu dituen jardueren baitan. Gaurko Eguneko Irudia UPV/EHUko fakultate eta eskolek antolatu dituzten jarduera ugariei eskainiko diegu.

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan?  Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara:  campusa@ehu.eus