euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

M8: Emakumeak musikan

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2023/03/07

 

NON: Bilboko Hezkuntza Fakultatea. NOIZ: 2023ko martxoaren 7a. NORK: Ibai Biritxinaga. Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU (argazkiak).

Bilboko Hezkuntza Fakultatean ‘Emakumeak musikan’ kontzertua izan da gaur. Bertan, Arratiako Musika Eskolako eta Calahorrako Kontserbatorioko musikari gazteek, fakultate horretako Musika aipameneko ikasleekin batera, parte hartu dute, eta, nork bere programa jo ondoren, elkarrekin amaitu dute Mikel Markezen ‘Konplize ditut eta’ eta, Khaled-en bertsioan, Jean-Jacques Goldman musikagilearen 'Aicha' abestuz. Bukatutakoan, ikastegiko beheko solairutik eta galerietatik kontzertua jarraitu dutenek txalo-zaparrada beroa eskaini diete.

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan?  Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara:  campusa@ehu.eus