Mintegia: 'Kolonbia-Euskadi. Akademia kritikoa, gizateriaren aurkako krimenak eta bake pedagogiak'
- Ekitaldia
Noiz eta non
2021/11/24, 10:30
Kokapena
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Azaroaren 24an, asteazkena, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Nazioarteko Harremanen Mintegian, “Kolonbia – Euskadi: Akademia kritikoa, gizateriaren aurkako krimenak eta bake pedagogiak” izeneko mintegia egingo da.
Topaketa Jorge Adolfo Freytter Romero Elkarteak antolatu du eta bertan Kolonbiako azken hamarkadan unibertsitate-komunitate kritikoaren aurka izandako estatu-mailako eta paraestatal-mailako indarkeria islatzen duen ikerketa bat aurkeztuko da.
Bigarren hitzaldi batean, herrialdearen errealitate soziopolitikoa ulertzeko gako batzuk eskainiko dira.
Partaideak:
- Aurkezpena: Alexander Ugalde Zubiri, UPV/EHUko Nazioarteko Harremanetako irakaslea.
- María Ruiz Aranguren, UPV/EHUko Kazetaritza saileko irakaslea.
- Jolie Guzmán Castillo, Universidad del Norte (Barranquilla. Kolonbia)-ko Politika Zientzien eta Nazioarteko Harremanen saileko irakaslea.





