euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Erakusketa Nazioartekoa

EHU-k Ficoban egingo den MUBIL Mobility Expo 2026 azokan bere ibilgailu berritzaileenak erakutsiko ditu

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2026/03/25 Noiz arte: 2026/03/26

Kokapena

Gipuzkoa

Motostudent

Deskribapena

NON: Ficoba – Irun

Avenida Iparralde 43. -20302- Irun (Gipuzkoa)

 

Martxoaren 25ean eta 26an egingo da Ficoban MUBIL Mobility Expo 2026, Hego Europako mugikortasun jasangarri, garbi, irisgarri, seguru eta konektatuaren industriari eskainitako erreferentziazko azoka profesionala.

Euskal Herriko Unibertsitateak aurten ere parte hartuko du topaketan, bere stand propioarekin. Bertan, ikasleek garatutako ibilgailuak erakutsiko dira, hain zuzen ere Formula Student Bizkaia eta MotoStudent proiektuetakoak. Proiektu hauetan hiru campusetako (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba) ikasleek hartzen dute parte.

Standean, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Formula Student Bizkaia taldeak osorik ikasleek garatutako monoplaza elektrikoa ikusgai egongo da. Ibilgailu horrek Formula Student 2025 lehiaketa irabazi zuen, Silverstone zirkuituan egindakoa. Horrez gain, MotoStudent proiektuko bi motozikleta ere erakutsiko dira.

Proiektu horietan parte hartzen duten EHUko ikasleak bertan izango dira, monoplazaren eta motozikleten garapenean aplikatutako aurrerapen teknologikoak azalduz. Azken urteetan lortutako sariak ere nabarmenak izan dira: 2024an Ibilgailu Elektriko Onenaren saria, 2023an diseinu autonomoan lehen postua, eta aurreko edizioetan beste hainbat aitortza.

Gainera, MotoStudenteko bi motozikletek Test Drive gunean parte hartuko dute, eta EHUk “Movilidad del futuro: automatizada, inteligente y segura” izeneko mahai-inguruan ere esku hartuko du.

Azokarako izen-ematea doakoa da, eta mugikortasun jasangarriaren balio-kate osoko eragile publiko zein pribatu ugari bilduko dira bertan. Hori dela eta, Europako sektoreko topagune nagusietako bat bihurtu da.

Programa - Mubil Mobility Expo


Honen harira