euskaraespañol

Redes sociales campusa

Mirari Ayerbe Arabako Campuseko HELAZeko koordinatzaile berria izendatu dute

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/04/14

Mirari Ayerbe

Mirari Ayerbe Kimika Organikoa I Saileko irakaslea Arabako Campuseko Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuko koordinatzailea izendatu dute Amaia Esquisabelen ordez.

UPV/EHUko Kimika Fakultatean lizentziatu zen Kimika Zientzietan. Era berean, Kimika Zientzietan doktoratu zen UPV/EHUn. Farmazia Fakultateko irakaslea da, 2003az geroztik, Farmaziako eta Ingurumen Zientzietako graduetan eta Kimika Sintetiko eta Industriala masterrean, eta badu esperientziarik irakaskuntza ertainetan.

SAE/HELAZeko kolaboratzailea izan da 2007tik, eta ikastaro eta tailerretan irakatsi du. Zientzi argitalpenen egilea ere bada kimika organikoaren arloan, baita unibertsitateko irakaskuntzaren kudeaketa eta berrikuntzarenean ere. Bestalde, zientzia eta teknologia euskarazko artikuluak argitaratzen dituen Ekaia aldizkariko editore ondokoa ere bada.