euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

On Zientzia Saria banatu dira

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/06/04

Zientzia eta teknologiari buruzko bideo laburrak eta originalak ekoiztea eta hedatzea du helburu ON ZIENTZIA lehiaketak, zeina Elhuyarrek eta Donostia International Physics Center-DIPCk antolatzen duten, (EITB) Teknopolis telebista-saioaren barruan. Atzo banatu ziren aurtengo sariak, bosgarrenak jada, Donostia 2016 Fundazioa-DSS2016ren egoitzako auditorioan.

Hona bideo sarituak:

  • Gazte Saria (1.000 €): Mattin Zeberiori (16 urte), Oroimena bideoagatik.
  • Euskarazko bideo onenaren saria (2.000 €): David Muñoz LHko irakasleari, Ideiak ukitzen bideoagatik.
  • Dibulgazio bideo onenaren saria (3.000 €): Abigail Rodríguez kazetari kanariarrari, La fuente de la juventud bideoagatik.
  • Aipamen berezia: Rosario Giménezi (Txile), ikus-entzunezko AXON pilulengatik.

Bosgarren lehiaketara aurkeztutako 39 bideoetatik, Gazte Saria atalekoak ziren 16; euskarazkoak, berriz, 17. Lan berri horiek gehituta, 220 bideoko kontsulta-basea du jada www.onzientzia.tv webguneak.

Saio berezi batean emango du Teknopolis telebista-saioak sari-banaketa, bai eta saritutako lanak eta saridunen adierazpenak ere. Ekainaren 6an izango da ikusgai saioa ETB1en, eta ekainaren 7an ETB2n.

 

Argazki: Elhuyar