-
Urtarrilaren 7an irekiko da Leioako kiroldegia
-
Javier Belausteguigoitia nabarmendu da Simon Marais Mathematics Competition-en
-
EHUpodcast: Dieta pertsonalizatu baterako biomarkatzaileak
-
La mirada indiscreta. Sobre la utilidad de las imágenes y los relatos en la cultura contemporánea
-
Bultzada hartzen duten ideiak: Handira Jo 2025 Sariak
Unibertsitatera sartzeko probak egin zituztenen % 98k gainditu ditu
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2015/06/18
Lehenengo datuen arabera, Euskal Herriko Unibertsitatean unibertsitatera sartzeko probetara aurkeztu diren 9.493 ikasletatik 9.332k gainditu dute fase orokorra, hortaz, ikasleen % 98,30ek aprobatu du. Proba hauek bi fase dituzte: fase orokorra, unibertsitateko gradu ofizialak ikasi ahal izateko gainditu behar dena, eta fase espezifikoa, borondatezkoa, fase orokorrean lortutako kalifikazioa hobetzeko balio duena.
Jarraian, datuak campuska eta hizkuntzaren arabera aurkezten dituen taula dago. Datuak bigarren zuzenketaren eta erreklamazioen ebazpenaren aurretikoak dira.
| AURKEZTUAK | 9.493 |
| GAINDITUAK | 9.332 |
| EHUNEKOA | 98,30 |
| ARABA | BIZKAIA | GIPUZKOA | |
|---|---|---|---|
| AURKEZTUAK | 1.304 | 4.657 | 3.532 |
| GAINDITUAK | 1.293 | 4.536 | 3.503 |
| EHUNEKOA | 99,16 | 97,40 | 99,18 |
| EUSKARA | GAZTELANIA | |
|---|---|---|
| AURKEZTUAK | 6.413 | 3.090 |
| GAINDITUAK | 6.350 | 2.982 |
| EHUNEKOA | 99,02 | 96,50 |
* Notak ikasleak matrikulatu direneko ikastetxeetako ordezkariei eman zaizkie gaur, hilaren 18an, eta UPV/EHUren web gunearen bidez (http://www.sarrera.ehu.eus) ere ikusi ahal dira.
Erreklamazioa aurkeztuko edo bigarren zuzenketa eskatzeko epea ekainaren 19tik 23ra da, Behin betiko emaitzak uztailaren 4an argitaratuko dira.
Bestalde, hautaproben ezohiko deialdia uztailaren 8, 9 eta 10ean izango da. Deialdi ohikoan gainditu ez dutelako edo kalifikazioa hobetu nahi dutelako, deialdi ezohikora aurkeztu nahi dutenek berriro matrikulatu behar dute uztailaren 6an.