Diploma banaketa Eibarren
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2015/09/18
Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako titulatu berri diren ikasleen Graduazio Ekitaldia ospatu zen jendez gainezka zegoen aretoan.
Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua eta Miguel de los Toyos Eibarko alkatea ekitaldiaren buru izan ziren.
Ekitaldian energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduaren lehen promozioa 60 graduatuek bere diploma jaso zuten. Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduan, Ingeniaritza Mekanikoko Graduan eta Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Graduan titulatuei diplomak eman zitzaien ere.
