euskaraespañol

Redes sociales campusa

Federación de Iberoamérica de Ingeniería Mecánicak Asun Cantera irakaslea saritu du

2015 doktorego tesi saria jaso du

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/11/23

Asun Canterak, Donostiako Euskal Herriko Unibertsitateko Unibertsitate Eskola Politeknikoko Ingeniaritza Mekanikoko Saileko irakasleak Federación de Iberoamérica de Ingeniería Mecánica (FEIBIM)k emandako 2015 doktorego tesi saria jaso du.

Saritutako tesiak ‘Análisis del comportamiento mecánico de laminados cruzados biestables' titulua du. Tesiaren zuzendaria Faustino Mujika Ingeniaritza Mekanikoko Saileko irakaslea izan zen eta aipatutako ikastegian iaz aurkeztu zen. Tesiaren helburua compsoite bistable gurutzatu laminatuen portaera mekanikoa ikertzea da, bai zenbakizko modelizazioaren ikuspuntutik bai ikuspuntu esperimentaletik.

Asun Cantera Doktoreak 2.000$ko saria Guayaquilen (Ekuatore) ospatu zen XII Congreso Iberoamericano de Ingeniería Mecánica-ko afarian zehar jaso zuen. Biltzarraren partaideak joan ziren, hala nola, akademia pertsona ospetsuak eta ikerkuntzarekin erlazionatutako pertsonak. Sari honek kalitatea, estiloaren zuzenketa eta aurkezpena eta Ingeniaritza Mekanikoko arloari egokitua dagoen balioesten du. Gainera, Euskal Herriko Unibertsitatean egiten den ikerkuntza lanaren nazioarteko aitorpena suposatzen du.

Ikerkuntza lan honen ondorio bezala hiru artikulu argitaratu dira. Journal of Citation Reports-Science Edition (JCR) aldizkariaren barne, bi Composite Structures (Q1) eta bat Journal of Reinforced of Composite Materials-en eta estatuko eta nazioarteko batzarretan ahozko txosten desberdinak. Tesi hau hurrengo ikerkuntza proiektuetan kokatzen da: "Nuevos métodos de control de propiedades en laminados multidireccionales de utilización en aeronáutica" eta lan honek "Respuesta mecánica de laminados composites a actuadores piezoeléctricos" proiektuan jarraituko du.
FEIBIM, irabazi-asmorik gabeko erakundea da, zeinaren helburu orokorra Ingeniaritza mekanikoaren garapena sustatzea eta herrialde iberoamerikarrean dauden erlazionatutako erakundeen arteko lankidetza da.

 

Argazkia: UPV/EHU