euskaraespañol

pil-pilean

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Unai Arroyok eta Maitane Guerrerok irabazi zuten XIV. Udaberriko Lasterketa

Lehenengo argitaratze data: 2016/03/17

XIV Donostiarrak-UPV/EHU Udaberriko Lasterketan Unai Arroyok eta Maitane Guerrerok lortu zuten sailkapen orokorreko garaipena gizonezkoen eta emakumezkoen modalitateetan, hurrenez hurren. Arroyok zirkuitua 31:17 minututan osatu zuen. Guerrerok berriz, 36:19 denbora behar izan zuen 10.000 metro zituen ibilbidea burutzeko; Arroyoren atzetik, Sergio Roman (31:20) eta Ibon Esparza (32:11) heldu ziren. Emakumezkoen sailkapen orokorreko lehen hiru postuak, Maitane Guerreroren ondoren, Izaro Rubio (38:18) eta Lourdes Colomo (39:11) osatu zituzten.

Unibertsitate-modalitatean marka hoberena Unai Lizeagak lortu zuen (35:40), hain zuzen. Mikel Mujika (35:56) bigarrena izan zen eta Arif Kamran (36:16) hirugarrena. Emakumezkoen lasterketan berriz, Virginia Senosiain (41:43) irabazi zuen. Irabazlearen atzetik, Marina González (41:50) sailkapeneko bigarren postua lortu zuen eta Olatz Unanue (43:09) hirugarrena izan zen.

1.453 korrikalarik amaitu zuten lasterketa. Guztira 1.634 korrikalarik eman zuten izena. Proba jai giroan ospatu zen.
 

Argibideak eta argazkiak: www.donostiarrak.com

Argazkiak: Luis Peralta. UPV/EHU