euskaraespañol

Redes sociales campusa

Nueva York Unibertsitateko ikasleak UPV/EHUn

Hezkuntza arloko ikasleekin elkarlanean lan mintegi batean parte hartu dute

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2016/10/05

Euskal Herriko Unibertsitateko eta Nueva York Unibertsitateko 30 ikaslek elkarlanean lan mintegi bat egin berri dute UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean. Euskal Herriko Unibertsitatetik ‘Eleaniztasuna eta Hezkuntza Unibertsitate Masterra/European Master of Multilingualism and Education'-ko, Atzerriko Hizkuntza arloko irakasle-eskolako eta ‘Teaching Spanish as a Foreign Language and TESOL' masterrako ikasleek parte hartu dute. Jasone Cenoz Hezkuntzarako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoen katedradunak jarduerari hasiera eman dio. Irakaslea Euskal Herriko hezkuntzari buruz mintzatu da. Jarraian ikasleek zenbait gai jorratu dute: eleaniztasunaren arloan egindako ibilbidea, beraien heziketa eta etorkizuneko lanbideak, hurrenez hurren. UPV/EHUko zein NYUko ikasleek eta irakasleek oso positibotzat jo dute esperientzia.

Argazkia: UPV/EHU