Ingeniaritza Zibila eta Arkitektura Teknikoko titulazio bikoitzak
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2016/11/30
Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Université de Pau et des Pays de L'Adourren (UPPA) arteko lankidetza hitzarmena sinatu da. Honen bidez, bi titulazio bikoitz martxan jarriko dira, Ingeniaritza Zibila eta Arkitektura Teknikoko titulazio bikoitzak Graduak (Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, Donostia) eta Ingenieur du Batiment et des Travaux Publics' Graduaren-Institut Supérieur Aquitain de Batiment et des Teavaux Publics (ISA-BTP) artean.
Donostian, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, sinatuko dute hitzarmena Gilles Pijaudier-Cabot ISA-BTPko zuzendariak, Mohamed Amara UPPAko errektorearen izenean, eta Ana Arrieta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak.
ISA-BTPko ikasleek jatorrizko unibertsitean egingo dituzte lehen ikasturteak eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan jarraituko dituzte ikasketak. Era berean, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako ikasleek lehen hiru seihilekoak Donostian egingo dituzte eta ISA-BTP-n jarraituko dute ondoren. Ikasketak hamaika seihilabeteren buruan bukatuko dituzte, Titulazio Bikoitza lortuko dutelarik ikasleek.
Argazkia: UPV/EHU