-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Kiroldegian, kirolean
-
‘Zinema eta Zientzia’ ziklo berria abian da
-
Ahozko historiak ikasleen enpatia eta motibazioa hobetzen ditu
-
EHUko International Welcome Centre-ak ‘Ikerketa ibilbideak munduan zehar’ jardunaldiak antolatu ditu
Xabier Insaustik irabazi du Arabako Aldundiak ematen duen Becerro de Bengoa Saria
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2016/12/23
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Filosofia irakasleak irabazi du Arabako Foru Aldundiak ematen duen Becerro de Bengoa Saiakera Saria, 2016ko edizioan.
Hogeita zortzi edizio bete dituen Becerro de Bengoa Saiakera Sariak 16 lan zituen hautagai eta irabazlea Insausti irakaslearen ‘Mombasa, nuevo vuelo del búho' izenekoa izan da. Honela deskribatua izan da aipatu lana: "filosofiak atzera egiteko, bere buruaz errotik berriz pentsatzeko eta XIX. mendeko idealismo alemana eta gero galdu zuen joera berreskuratzeko duen beharra"ren inguruko hausnarketa bat.
Municheko (Alemania) Ludwig-Maximilians-Universität unibertsitateko doktorea, Xabier Insaustik Ezagutzaren teoria irakasten du Euskal Herriko Unibertsitatean. Idealismo alemanari buruzko lan ezberdinak argitaratu ditu, Hegeli buruzkoak bereziki, bai eta beste filosofia-gai ezberdinen ingurukoak ere. Nabarmentzekoak dira, esaterako: Pensar la filosofía hoy (2006); Euskal Herria. Errealitatea eta utopia (2010); Badiou: baldintzarik gabeko filosofia (2012); Filosofía e inmanencia (2015); Diálogos de pensamiento crítico (2012). Pentsamendu Kritikorako Nazioarteko Sarearen fundatzaileetako bat, Hegelen Phänomenologie des Geistes lana euskaratu du, bai eta Adornoren eta Freuden beste zenbait lan ere.
Argazkia: Arabako Foru Aldundia.