-
Francisco Letamendia "Ortzi" hil da, EHUko irakaslea 2017ra arte
-
EHUk atsekabea erakutsi du Garaikoetxearen heriotzagatik: "Euskal unibertsitate publikoa zorretan dago berarekin"
-
EHUko Klaustroak % 73,7ko babesarekin onartu ditu estatutu berriak
-
Sexua aldagai saihetsezina ikerketa biomedikoan
-
Irakasleen irakurketa‑ohiturek euskal literaturaren irakaskuntzan eragina dute
34 domina Espainiako txapelketetan
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2017/06/05
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) sekulako arrakasta izan du edizio honetako Unibertsitate arteko Espainiako Txapelketan. UPV/EHUko kirolariek lan bikaina egin eta 34 domina erdietsi dituzte: 3 urrezkoak, 21 zilarrezkoak eta 10 brontzezkoak.
Guztira, 134 ikaslek parte hartu dute eta 24 diziplinatan lehiatu dira, esaterako honako hauetan: eskalada, errugbia, futbola, saskibaloia, esgrima, borroka, triatloia, tenisa…
Azpimarratu beharrean gaude emakumezko askok (85 emakumezko eta 49 gizonezko) esku hartu dutela eta aipatzekoa da azken edizioetan saskibaloiko emakumezkoen taldeak eskuratutako urrezko lau eta zilarrezko hiru dominak.
2017 Lortutako dominak:
| Kirola | Oro | Plata | Bronce | |||
| Atletismoa | 1 (G) | 1 (E) | 1 (T) | 1 (G) | 2 (E) | |
| Saskibaloia | 14 (E) | 1 (T) | ||||
| Krossa | 1 (T) | |||||
| Eskalada | 1 (T) | 1 (G) | ||||
| Borroka | 1 (E) | 1 (E) | ||||
| Taekwondoa | 1 (E) | 2 (G) | 3 (E) | |||
| Binakako tenisa | 2 (E) | |||||
| Guztira | 3 | 21 | 10 | |||
G: Gizonezkoa/ E: Emakumenezkoa / T: Taldea