Haur eta Lehen Hezkuntzako graduatu berriak
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2017/06/12
2016/2017 ikasturtean UPV/EHUko Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua lortu zuten 140 ikasleren graduazio ekitaldia ospatu zen Ignacio Maria Barriola Zentroan, Donostian. Ekitaldi xumea baino polita burutu zen. Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekano J. Inazio Marko Juanikorena ekitaldiaren buru izan zen. Haur Hezkuntzan, Nerea Alustiza eta Ane Arruabarrena izan ziren hautatuak ikasleen aldetik hitz batzuk esateko. Lehen Hezkuntzan berriz, Antxon Gisasola ikasleak hitz egin zuen. Diploma banaketa egin ondoren ikasle nahiz familiak eta gerturatu ziren irakasleekin lunch batekin bukatu zen ekitaldia, giro ezin hobean.
