Nola jardun kazetaritzan bonbapean
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/05/27, 12:00
Kokapena
Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Bere ibilbidean zehar, orain Donostian ikusgai dagoen ‘Gaizkia. Auschwitz 1945 - Gaza 2025’ erakusketa baliatu da kultura-programazio berezia egiteko, non palestinar eta euskal kulturak fusionatu diren, baita programazio-akademiko berezia egiteko ere, denbora errealean genozidio bat ikusteak irekitzen dituen hainbat eztabaida etiko, politiko eta humanitarioei buruz. Hala, asteazkenean, maiatzaren 27an, 12:00etan, EHUko Carlos Santamaría zentroko areto nagusian, Donostian, 'Desde el río hasta el mar. Cómo ejercer el periodismo bajo bombas y marcos narrativos establecidos'’ lemapean solasaldia egingo da, Ane Irazabal eta Olga Rodríguez kazetariekin, Bego Yebrak moderatuta.
Topaketan kazetaritza garaikidearen eztabaida premiazkoenetako bat jorratuko da: kazetaritza neutrala izan al daiteke genozidio baten aurrean? Palestinaren kasutik abiatuta, parte-hartzaileek giza eskubideekiko konpromisoa aztertuko dute, ofizioaren iparrorratz etiko gisa, esparru narratibo nagusien aurka jotzearen kostu pertsonala eta profesionala, antisionistatzat jotzeko arriskua, zorroztasunez informatzeagatik, eta autozentsura-mekanismoak, independentetzat aldarrikatzen diren erredakzioetan ere erabiltzen direnak. Kazetaritzaren mugei eta muga horiek finkatzeko ahalmena duenari buruzko beharrezko hausnarketa.
Sarrera irekia eserleku guztiak bete arte.