euskaraespañol

Redes sociales campusa

Oles, oles lurra esna zaitez!

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2026/02/04

NON: Leioa, Bizkaiko Campusa  NOIZ: 2026ko otsailaren 4a  NORK: Egoi Markaida. EHU

 

Santa Ageda bezperan,  Askartza ikastetxeko (Leioa) ikasleak Bizkaiko Campusera hurbildu ziren. Santuaren omenez abestu zuten baserritarrez jantzita, makila astinduz, Lurra esnatzeko.

Oles, oles
lurra esna zaitez!
Oles, oles
lurra esna zaitez!!!

Aharrausi egin du basoak
zuhaitzek zabaldu besoak
berriro entzun dezan
taupadaka mundu osoak.

 

Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.

Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus