-
Euskara eta Literatura II irakasgaiak ez du portaera berezirik erakusten USaPeko emaitzak osotasunean aztertzen direnean
-
EHUko bi ikertzailek izarrarteko ingurunean lehen azukrearen detekzioan parte hartu dute
-
Oceanus Plasticus proiektua saritu dute diseinu grafikoko lehiaketa garrantzitsuenetan
-
Algaverso spin-offak jaso du Gaztenpresa-MBAe3 saria
-
Zientzia eta trukea uztartzen dituen uda, Boise eta EHUren artean
Ongietorria Boise State Universityko ikasleei
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/06/15, 17:00
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Itsas Gaindiko Campusa proiektuaren esparruan, ekainaren 15ean Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) ongietorria egingo die Bizkaia Aretoan (Bilbo) Euskadin egonaldia egitera iritsi berriak diren Boise State University-ko (AEB) bederatzi ikasleri.
International Training Program of the Transoceanic Campus (ITP-TOC) programaren bidez hautatu dituzte ikasleak, eta bi hilabetez praktikak egingo dituzte ingurune profesional batean, non EHUko gidariek gainbegiratuko dituzten.
Itsas Gaindiko Campusa proiektuak bi unibertsitateen eta horiei lotutako eskualdeen arteko lankidetza akademiko, zientifiko eta kulturalerako plataforma izan nahi du. Helburutzat du ezagutza trukea bultzatzea, ikertaldeen arteko aliantzak sustatzea eta prestakuntza praktika berritzaileak eskaintzea.
Ekitaldiaren hasieran, Iñaki Goirizelaia EHUko errektore ohiak eta Ander Caballero Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintzako ordezkariak hitz egingo dute; batak zein besteak hasierako akordioaren sinaduran parte hartu zuten, 2025ean.
Ondoren, Gotzone Barandika Transferentzia eta Nazioartekotze errektoreordeak (BSUko ordezkari akademikoekiko harremanen arduraduna) eta Koldo Callado EHUko Zientzia eta Gizarte Garapeneko zuzendariak lankidetza akademikoa sustatzeko programaren aurrerapenak aurkeztuko dituzte, baita Boise State University-rekiko lankidetza indartzeko lan ildoak ere. Unibertsitate horretako ordezkariek birtualki parte hartuko dute.
Hitzaldi instituzionalen ostean, deialdiaren bidez praktiken modalitatean nazioarteko ikasleen tutore izateko proiektuak aurkeztu zituzten irakasleek hartuko dute hitza. “Gidarien” ondoren, ikasleen txanda izango da, eta beren motibazioez eta EHUko campusetan izandako lehen esperientziez hitz egingo dute.
Amaitzeko, Iñaki Goirizelaiak itxiera hitzak eskainiko ditu, eta KRESALA dantza taldearen euskal kulturaren erakustaldiak emango dio azken ukitua ekitaldiari.
Egitaraua
17:00 - 17:30 Agintarien, ikasleen eta irakasleen harrera Hall-en
17:30 - 18: 00 Ekitaldiaren hasiera. OTEIZA aretoko hitzaldiak:
• Ander Caballero, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko Idazkari Nagusia
• Gotzone Barandika, Transferentzia eta Nazioartekotze errektoreordea (EHU)
• Koldo Callado, Zientzia eta Gizarte Garapeneko zuzendaria (EHU)
• Paul Davis (Assistant Dean of Research)/Ikerketako dekanordea) eta Todd Otanicar (Professor and Department Chair/Irakaslea eta Katedraduna) Boise State University - online konexioa
18:00 – 18:20 Ikasle bekadunen hitzaldiak.
• Koldo Calladoren sarrera
18:20 – 18:30 Iñaki Goirizelaia, EHUko errektore ohia
18:30 – 18:45 KRESALA itxiera artistikoa
19:00 – 20:00 Cocktail-afari-merienda LABOAn