euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Polimeroen zientziari eta aplikazioari buruzko nazioarteko kongresua

Noiz eta non

Noiztik: 2022/05/08 Noiz arte: 2022/05/12

Kokapena

Kursaal Kongresu Jauregia
Zurriola 1. -20002- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

GEP-SLAP Zientzia Kongresua (www.gep-slap2022.eu) antolatu dute UPV/EHUko eta POLYMATeko Alejandro J. Müller eta David Mecerreyes Ikerbasque ikertzaileek eta CSICko Carmen Mijangos irakasleak. Aurten Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian izango da maiatzaren 8tik 12ra. Kongresu hau polimeroen zientziari eta aplikazioari buruzkoa izango da, eta “Espainiako Kimika Elkarteko (RSEQ) eta Espainiako Fisika Elkarteko (RSEF) GEP polimeroen talde espezializatuaren XVI. bilera" (GEP 2022), “Polimeroen XVII. Sinposio Latinoamerikarra” (Slap 2022) eta “Polimeroen XV. Kongresu Iberoamerikarra” (CIP 2022) egingo dira.

Mundu osoko ia 400 ikerlarik beraien azken emaitzak aurkeztuko dituzte polimeroen ikerketa eta aplikazio arlo guztiak hartzen dituen ekitaldi garrantzitsu honetan. Hizlari plenario nabarmen bat baino gehiago izango da, José María Asua besteak beste, UPV/EHUko katedraduna eta BERC POLYMATeko zuzendari zientifikoa; Asuak hasiko du kongresua maiatzaren 8an, 18:00etan, Kursaalean, eta inaugurazio-saio horretan izango da Eneko Goia Donostiako alkatea ere. Zenbait hitzaldi plenario emango dituzte Kongresuan nazioarteko prestigioa duten hizlariek, hala nola, CIC biomaGUNEko Luis Liz-Marzának, Sanat Kumarrek (Columbia University, New York), Nikos Hadjichristidisek (KAUST University, Saudi Arabia) edo Valentziako Príncipe Felipe ikerketa zentroko María Jesús Vincent ikertzaileak.

Nazioko eta nazioarteko enpresen babesa du Kongresuak, esaterako, Beierdorf, Burdinola, Attocube, Iesmat, Polykey, Grupo Dynasol, Antoon Paar edo TA Instruments enpresena. Horrez gain, industriako hizlariek ere hartuko dute parte.