Polymat ikerketa zentroaren hamargarren urteurrena
Noiz eta non
2022/10/28, 12:15
Kokapena
Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
POLYMAT Hezkuntza Sailari atxikitako bikaintasuneko ikerketa-zentroak, hogeita hamar nazionalitate baino gehiagoko 180 ikertzaile dituenak, ekitaldi zientifiko eta instituzional bat egingo du Donostian, bere hamargarren urteurrena ospatzeko.
Ostiralean, urriaren 28an, 12:00etan, POLYMATek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari atxikitako BERCk, ekitaldi instituzional bat egingo du Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaria Zentroan, Donostian eta bertan izango dira UPV/EHUko errektore Eva Ferreira, POLYMATeko lehendakari eta Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuorde Adolfo Morais eta Gipuzkoako Ekonomia Sustatzeko foru diputatu Jabier Larrañaga.
12:15ean argazki instituzionala egingo da Carlos Santamaria Zentroko eskaileretan.
POLYMATen helburua XXI. mendeko erronkei heltzea da: osasuna, energia eta jasangarritasuna. Heldutasun teknologikoko maila guztiak hartzen dituen ikerketa bat egiten du, oinarrizko ikerketatik hasi eta start up-ak merkaturatzeraino. Betiere, ikerketa merkatura iristea eta enpresetara eta gizartera transferentzia bat egitea kontuan hartuta.
Aurreko egunetan, POLYMATeko komunitate zientifikoak eta bere Advisory Board-ek hainbat topaketa egingo dituzte ikerketa-zentroak lortutako azken aurrerapen zientifikoei buruz.
Hamar urte hauetan eragin handiko aldizkarietan 1.300 argitalpen baino gehiago lortu ditu, Europako 48 proiektu baino gehiago lortu ditu, 120 tesi baino gehiago zuzendu ditu, 50 enpresari baino gehiagori zerbitzuak eman dizkie eta 3 start-up bultzatu ditu.