-
Partekatu autoa, aurreztu dirua eta iritsi zuzenean campusera
-
Hogeita hamar bat nazioarteko unibertsitatek esperientziak eta praktika onak partekatu dituzte Donostian
-
Hara norekin topatu ginen Ondarrun!
-
Osasun mentala: gainditu gabeko gaia
-
Artea eta ikerketa uztartuko ditu Zientzia Asteak doako ekitaldi inklusiboekin
Euskarazko Wikipedia hobetzeko sustatu diren azken nobedadeen aukezpena
Noiz eta non
2018/06/27, 10:30 - 00:00
Kokapena
Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Euskarazko Wikipedia hobetzeko iaz sinaturiko akordioak utzi dituen emaitzen berri emango da prentsaurrekoan. Honen helburua da ikasturtean zehar, ehunka ikasleen bitartez, sortu diren dinamiken berri ematea eta, halaber, etorkizunari begira bultzatuko diren ekimenak azaltzea.
Ekitaldian parte hartuko dute:
- Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua
- Jon Zarate, UPV/EHUko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea
- Estibaliz Alkorta, Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria
- Galder Gonzalez, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteko kidea