-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
ANTZERKIA: Kaktusa Bizirik
Noiz eta non
2019/11/06, 18:00 - 00:00
Kokapena
Eibar (Gipuzkoa)
Deskribapena
Eibarko Hezkuntza Esparruko Areto Nagusian, ‘Kaktusa Bizirik’ antzezlana taularatuko da. Sarrera irekia da.
Euskal Herriko Unibertsitateko, Mugarik Gabeko Ingeniaritzako eta Ekologistak Martxaneko lagunek osatzen dute TRADENER ikerketa-proiektua. Azken bi urteetan, Ipar-Hego ikuspegi batean oinarrituz, geure energia-modeloak eragiten dituen gizarte- eta ekologia-inpaktuak aztertu dira. Proiektu horretan zehar sakondutako ideiak eta gogoetak batzen dira “Kaktusa bizirik” antzerki-lanean. Antzerkiz taldeak lanari ekin eta humorez eta emozio handiz sortu dute obra: eguneroko bizitzaren parte diren ohiturek eragindako energia-aztarnaren handitzea antzezten da eta planetaren bizitza gero eta sostengaezinago bilakatzen dela ondorioztatzen da. Antzezlanaren ostean mahai-inguru bat egingo da eta, talde-lanean hausnartuz, gizarte- eta ekologia-arazoei hautabideak lortuko zaizkio.