euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Jardunaldia

Unibertsitate Osasungarrien Eguna ospatuko du EHUk ostegunean

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2026/10/01 Noiz arte: 2026/10/08

Deskribapena

Astebetean 10.000 odol-emate eta 1.000 muin-emaile berri lortzeko erronka hartu du EHUk, hiru campusetan.

Urriaren 1ean hasi eta 8ra bitartean, hainbat ekimena antolatu dira Unibertsitate Osasungarrien Egunaren bueltan 3 campusetan. Izan ere, EHU Osasuna Sustatzen duten Unibertsitateen Espainiar estatuko Sareko (REUPS) kide da eta hainbat ekimen partekatzeko ekimenari jarraituz,  unibertsitateek unibertsitate-komunitate osoaren osasuna eta ongizatea sustatzeko duten konpromisoarekin betetzeko.

Hala, ohitura osasungarriak sustatzeko, prebentzioa bultzatzeko eta geure burua zaintzearen garrantziaz sentsibilizatzeko hainbat ekimen antolatu dira hiru campusetan, bai banaka, bai taldean egiteko.

Odola ematea, hezur-muinaren emaileen erregistroa, bihotz-biriketako bizkortzea, tabakoaren eta bapeatzearen kontsumoaren prebentzioa, atsedenaldi aktiboak eta ikusmen-osasunaren zaintza dira, besteak beste, programatutako proposamenetako batzuk.

Erronka 10.000 odol-emate: odol-emate bakoitzak balio du

Aurtengo edizioaren helburu nagusietako bat da 10.000 odol-emate lortzeko erronka. REUPS sareko unibertsitate guztiek hartuko dute parte erronka horretan eta helburu hori lortzen laguntzeko, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroaren laguntza izango dugu EHUn. Haren unitate mugikorrak egongo dira EHUko campusetara eta unibertsitate-komunitate osoa animatzeko deia egin dute Pertsonen ongizaterako eta zaintzarako zerbitzu integraleko zuzendaritzatik, erronka kolektibo hori lortzeko.

Odola emateko, beharrezkoa da 18 eta 65 urte bitartean izatea, 50 kilo baino gehiago pisatzea, osasun-egoera onean egotea eta azken odol-ematetik gutxienez bi hilabete igaro izana. Hala ere, odola eman dezakezun zalantzarik izatera unitate mugikorretara hurbildu eta han egongo diren osasun profesionalek emango dizkiete gerturatzen diren pertsona guztiei beharrezko informazio eta laguntza.

Bizkaiko Campusa

  • Urriaren 1a: Mikel Laboa plaza.
  • Urriaren 5a: Ingeniaritza Fakultatea.
  • Urriaren 6a: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea.
  • Urriaren 7a: Mikel Laboa plaza.
  • Urriaren 8a: Hezkuntza Fakultatearen eta Arte Ederren Fakultatearen arteko aparkalekua.

Gipuzkoako Campusa

  • Urriaren 5a: Ingeniaritza Eskola, Donostia.
  • Urriaren 6a: Psikologia Fakultatea.
  • Urriaren 7a: Kimika Fakultatea.
  • Urriaren 13a: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea.

Arabako Campusa

  • Urriaren 14a, 9:15etik 14:00etara eta 15:30etik 20:30era, campuseko oinezkoen gunean, Julio Caro Baroja eta René Cassin kaleen elkargunean.

Erronka berria: hezur-muinaren 1.000 emaile berri erregistratzea

Aurten, gainera, REUPSek beste erronka bat gehitu du unibertsitate osasungarriaren egunaren bueltan: parte hartzen duten unibertsitate guztien artean hezur-muinaren 1.000 emaile berri erregistratzea.

Jardunaldian zehar informazioa eskainiko da nor erregistra daitekeen emaile gisa, zer baldintza bete behar diren eta hezur-muina emateko prozesua nolakoa den azaltzeko.

Helburua da errealitate hori unibertsitate-komunitatera hurbiltzea, zalantzak argitzea eta informazio zehatza eskaintzea, interesa duten pertsonek informazioan oinarritutako erabakia hartu ahal izan dezaten.

Bihotz-biriketako bizkortze tailerrak

Bihotz-biriketako geldialdi bat antzematen jakitea eta bihotz-biriketako bizkortzearen (BBB) oinarrizko maniobrak ezagutzea funtsezkoa izan daiteke larrialdi-egoera batean. Horregatik, Unibertsitate Osasungarrien Eguneko programaren barruan, teknika horiek unibertsitate-komunitateari hurbiltzeko tailer praktikoak egingo dira.

Gipuzkoako Campusean, Osakidetzako profesionalek emango dituzte tailerrak, 11:30etik 13:30era, bi lekutan:

  • Ignacio M.ª Barriola Zentroko arkupeetan
  • Oñati plazan

Bizkaiko Campusean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Erizaintza Saileko irakasleek emango dituzte tailerrak, 11:00etan eta 12:00etan, Mikel Laboa plazan.

Kerik gabeko Campusak

Tabakoaren eta bapeatzeko produktuen kontsumoaren prebentzioa ere izango da jardunaldiaren beste ardatzetako bat. Minbiziaren Aurkako Elkartearen (AECC) laguntzarekin, informazio- eta sentsibilizazio-jarduerak egingo dira kontsumo horien eta osasunean dituzten ondorioen inguruko hausnarketa sustatzeko.

Ekimenak, era berean, kerik gabeko unibertsitatea eta campusak sustatzen jarraitzeko balioko du, aukera osasungarriak errazten eta bultzatzen dituzten inguruneak sortuz.

AECCk informazio-karpak jarriko ditu honako leku hauetan:

  • Bizkaiko Campusa: urriaren 1ean, 10:00etatik 13:30era, Mikel Laboa plazan.
  • Arabako Campusa: urriaren 1ean, 10:30etik 12:30era, Elurretako ikasgelategian.

Mugitu ikasten edo lanean ari zaren bitartean ere: atsedenaldi aktiboak

Unibertsitatean ikasteak eta lan egiteak, askotan, hainbat ordu jarraian eserita igarotzea dakar, ordenagailuaren aurrean, eskolan, ikasten edo administrazio-lanak egiten.

Hala ere, egunean zehar mugimendu une laburrak txertatzeak sedentarismo-aldi luze horiek eteten lagun diezaguke. Atsedenaldi aktiboak jardueran egiten diren etenaldi laburrak dira, eta altxatzeko, mugitzeko eta gure eguneroko errutinan erraz txerta ditzakegun ariketa sinpleak egiteko aukera ematen dute.

Nola egin ikasteko, Work On ikerketa-taldeko Fisioterapiako Graduko irakasleek tailer praktiko bat egingo dute urriaren 1ean, 13:00etan, Bizkaiko Campuseko Mikel Laboa plazan.

Ikasketa- edo lan-jardunaldietan erraz txertatu ahal izango ditugun baliabide sinpleak ikasteko aukera izango da.

Zaindu zure ikusmena: pantailen aurrean ere

Ordenagailuak, telefono mugikorrak, tabletak eta bestelako gailuak gure eguneroko jardueraren parte dira eta, unibertsitate-ingurunean, ordu asko eman ditzakegu pantaila baten aurrean lanean edo ikasten.

Horregatik, ikusmen-osasunaren zaintzak ere izango du bere lekua jardunaldian. Leioako Campusean dagoen General Ópticako profesionalek ikusmena zaintzeko eta pantailak modu egokiagoan erabiltzeko gomendioak eskainiko dituzte.

Besteak beste, honako alderdi hauek landuko dira: ikusmena atseden hartzeko tarteak, pantailarekiko distantzia eta kokapena, ikasteko edo lan egiteko postuaren argiztapena, eta gailu digitalen erabilera luzearen ondoriozko eragozpenak murrizteko egunerokoan txerta ditzakegun bestelako ohiturak.

Unibertsitate osasungarria guztion artean eraikitzen dugu

Unibertsitate Osasungarrien Eguna aukera bat da, batez ere, osasuna unibertsitatetik ere eraikitzen dela gogorarazteko: ikasten eta lan egiten dugun espazioetan, gure eguneroko ohituretan eta hartzen ditugun banakako zein taldeko erabakietan.

EHUtik eskerrak eman nahi dizkiegu programa hau posible egiten duten erakunde, profesional eta pertsona guztiei. Bereziki, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Ikasleen Kontseiluko ikasleen parte-hartzea eskertu nahi dugu. Boluntario gisa arituko dira Leioako Campusean, antolatutako jarduerak dinamizatzen laguntzeko.

Urriaren 1ean, hurbildu, parte hartu eta zaindu zeure burua. Unibertsitate aktiboagoa eta osasungarriagoa eraikitzea unibertsitate-komunitate osoaren egitekoa delako.