euskaraespañol

Redes sociales campusa

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren ezohiko Proba (USaP) egin zutenen % 90, 61k gainditu du

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2025/07/09

Lehenengo datuen arabera, Euskal Herriko Unibertsitatean, Unibertsitatera Sartzeko ezohiko Probako (USaP) sarbide fasera aurkeztu diren Batxilergoko 1.214 ikasleetatik 1.100k gainditu dute, hortaz, ikasleen %  90,61k gainditu du. Ekaineko ohiko deialdian USaPen gainditutakoen portzentajea % 96,73 izan zen.

USaPek bi fase ditu: sarbide fasea, unibertsitateko gradu ofizialak ikasi ahal izateko Batxilergoko ikasleek gainditu behar dutena, eta onarpen fasea, borondatezkoa, sarbide fasean lortutako kalifikazioa hobetzeko balio duena. Batxilergoko ikasleez gain, Goi Mailako Heziketa Zikloetako 133 ikaslek izena eman zuten onarpen faseko irakasgai desberdinak egiteko.

Beheko taulan ezohiko deialdiko USaPen onarpen faseko emaitzen datu nagusiak biltzen dira:  

 

AURKEZTUAK

1.214 

GAINDITUAK

1.100

PORTZENTAJEA

% 90,61 

CAMPUSA ARABA 183 175 % 95,63
BIZKAIA 575 517  % 89,91 
GIPUZKOA 442  404  % 91,40
CAMPUS gabe* 14 4 % 28,57
HIZKUNTZA EUSKARAZ 854 801 % 93,79 
GAZTELERAZ 360 299 % 83,06

*Campus gabe: Ikasle batzuei arrazoi ezberdinengatik (Batxilergoa aspaldi bukatu zuten, dagoeneko unibertsitateko ikasleak dira…) ez zaie campus bat automatikoki esleitzen.  

Datuak behin-behinekoak dira, berrikusketaren ebazpenaren aurretikoak.  

Notak eta hurrengo deialdiak

Ikasleek kalifikazioak kontsultatu ahal izan dituzte hilaren 8an, SARBIDEA aplikazioaren bitartez.

Izapideei dagokienez, berrikusketa eskatu ahal da uztailaren 9tik 11ra bitartean. Behin betiko emaitzak uztailaren 17an argitaratuko dira. Azkenik, azterketak ikusteko eskaera uztailaren 18an egin ahal izango da.

USEri buruzko informazio guztia orri honetan kontsultatu ahal da:

https://www.ehu.eus/eu/web/unibertsitaterako-sarbidea/sarbideak/batxilergoa-eta-goi-mailako-heziketa-zikloak/usap