euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Unibertsitatera Sartzeko Proba egin zutenen % 95,26k gainditu du

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2026/06/10

Lehenengo datuen arabera, Euskal Herriko Unibertsitatean, Unibertsitatera Sartzeko Probako (USaP) sarbide fasera aurkeztu diren Batxilergoko 12.080 ikasleetatik 11.507k gainditu dute, hortaz, ikasleen % 95,26k gainditu du.

USaPek bi fase ditu: sarbide fasea, unibertsitateko gradu ofizialak ikasi ahal izateko Batxilergoko ikasleek gainditu behar dutena, eta onarpen fasea, borondatezkoa, sarbide fasean lortutako kalifikazioa hobetzeko balio duena. Batxilergoko ikasleez gain, Goi Mailako Heziketa Zikloetako 952 ikaslek izena eman zuten onarpen faseko irakasgai desberdinak egiteko.

Beheko taulan ohiko deialdiko USaPen onarpen faseko emaitzen datu nagusiak biltzen dira:

 

 

AURKEZTUAK

12.080 

GAINDITUAK

11.507 

PORTZENTAJEA

% 95,26 

CAMPUSA ARABA 1.700  1.602  %94,24
BIZKAIA 5.944 5.575 %93,79
GIPUZKOA 4.413  4.321  %97,92 
CAMPUS gabe* 12 %8,33 
HIZKUNTZA EUSKARAZ 9.447  9.145  %96,80 
GAZTELERAZ 2.669  2.491  %89,71 

*Campus gabe: Ikasle batzuei arrazoi ezberdinengatik (Batxilergoa aspaldi bukatu zuten, dagoeneko unibertsitateko ikasleak dira…) ez zaie campus bat automatikoki esleitzen.  

Datuak behin-behinekoak dira, berrikusketaren ebazpenaren aurretikoak.  

Notak eta hurrengo deialdiak

Ikasleek kalifikazioak kontsultatu ahal izan dituzte gaur, hilaren 11n, SARBIDEA aplikazioaren bitartez.

Berrikusketa eskatu ahal da ekainaren 11tik 15era bitartean. Behin betiko emaitzak ekainaren 22an argitaratuko dira. Azkenik, azterketak ikusteko eskaera ekainaren 23 eta 24an egin ahal izango da.

Bestalde, Unibertsitatera Sartzeko Probaren ezohiko deialdia ekainaren 30ean eta uztailaren 1 eta 2an izango da. Aurkeztu nahi dutenek matrikula egin behar izango dute ekainaren 18tik 23ra arte.

USEri buruzko informazio guztia orri honetan kontsultatu ahal da: https://www.ehu.eus/eu/web/unibertsitaterako-sarbidea/sarbideak/batxilergoa-eta-goi-mailako-heziketa-zikloak/usap