euskaraespañol

Redes sociales campusa

Jardunaldia

Fundamentalismoei buruzko VIII. Topaketak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2026/04/23 Noiz arte: 2026/04/24

Kokapena

Areto nagusia - Psikologia Fakultatea
Avenida de Tolosa 70. -20080- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Medicus Mundi Gipuzkoak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU) elkarlanean, Fundamentalismoaei buruzko VIII. Topaketak antolatu ditu, apirilaren 23an eta 24an, EHUko Psikologiaren areto nagusian, Donostian. Topaketetan izen ezaguneko partaideak egongo dira, hala nola, kazetaria eta komunikatzaile politikoa den Laura Arroyo, ‘El Tablero’ tertulia politikoko zuzendaria eta gidaria, eta RTVEko kolaboratzailea; politologoa, ikertzailea eta analista den Irene Zugasti Hervás, CTXT, El Salto eta Público hedabideetan kolaboratzailea, eta ‘Esto no es una guerra: Feminismo insumiso frente al rearme y al genocidio’ liburuaren egilekidea; Salma Amazian, arrazakeria instituzionala, sekuritizazioa eta arrazismoaren eraikuntza koloniala bezalako gaien inguruko idazlea eta ikertzailea; Begoña Zabala, abokatua eta ekintzaile feminista; Paula Guerra, gizarte-komunikatzailea eta AlgoRace taldeko kidea, arrazakeriaren aurka egindako lanagatik eta adimen artifizialak diskriminazioan duen eraginaren inguruan egindako lanagatik ezaguna; Priya Das, CREA Indiako erakunde feministako kidea, IAren aroan misoginiaz eta diskriminazio algoritmikoaz jarduteko; Brigitte Vasallo, idazlea eta saio-idazle feminista, Pinkwashing, purplewashing eta homonazionalismoaz hitz egiteko; beste batzuen artean.

Programa

*Zabalik dago izen-emateko epea. Doakoa da. Leku mugatua.

*Ingelesa-gaztelania-ingelesa aldi bereko itzulpena egongo da.

*Bertaratze-ziurtagiriak egingo dira.

*EHUko ikasleentzat kreditu aukera:

Kreditu bat: Topaketetan parte hartzeagatik + landutako gaien inguruko lan bat egiteagatik edo boluntariotza egiteagatik.

*Informazio gehiagorako: 688783490 / educ.gipuzkoa@medicusmundi.es