euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Zer falta zaio Mikel Laboa plazari? Partekatu zure ideiak!

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2025/09/18

Mikel Laboa plaza, Liburutegiaren eraikinetik. | Argazkia: Laura López. Komunikazio Bulegoa

Mikel Laboa plazak irudi berria du. Bizkaiko Campuseko eta Komunikazioko Errektoreordetzak Arte Ederretako Fakultateko Laboa Taldearekin lankidetzan bultzatu du. Esku-hartze eraldatzaileak uztartzen ditu ikus-adierazpen bisuala, espazioen hobekuntza eta parte-hartze aktiboa. Plaza ez da ikusten den horretan bakarrik geratuko; unibertsitate-komunitatea osatzen dugunon ideietan, iradokizunetan eta beharretan oinarrituta garatzen jarraituko du. Parte-hartze prozesua irekita dago. Egin zure proposamena galdetegi honetan: Zer falta zaio Mikel Laboa plazari?

Mikel Laboa plazaren eraldaketari buruzko informazio gehiago

Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.

Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus