-
Partekatu autoa, aurreztu dirua eta iritsi zuzenean campusera
-
Hogeita hamar bat nazioarteko unibertsitatek esperientziak eta praktika onak partekatu dituzte Donostian
-
Hara norekin topatu ginen Ondarrun!
-
Osasun mentala: gainditu gabeko gaia
-
Artea eta ikerketa uztartuko ditu Zientzia Asteak doako ekitaldi inklusiboekin
Zientziaren ertzetik ¿Es posible limitar los discursos de odio en las plataformas digitales?
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/11/06, 18:30
Kokapena
Bizkaia
Deskribapena
Bizenta Mogel Biblioteka, Durango
Gorroto-diskurtsoak eta narratiba diskriminatzaileak gero eta presentzia handiagoa dute ingurune digitalean. Horien aurrean, zer aukera eskaintzen ditu indarrean dagoen legediak? Noraino mugatu daitezke plataforma digitalen bidez zabaltzen diren mezu horiek, eta zer egin dezakegu herritarrok haiei aurre egiteko?
Galdera horiei erantzuteko, Iker Lauzirika EHUko Zuzenbide Fakultateko Konstituzio eta Europar Batasuneko Zuzenbideko doktoregaiak hitzaldi-solasaldia eskainiko du Zientziaren Ertzetik dibulgazio-zikloaren barruan. Saioan, gorroto-diskurtsoak arautzeak dakartzan erronkak eta aukerak aztertuko ditu, egungo araudia azalduz eta zuzenbideak egoera hori hobetzeko duen gaitasunari buruzko hausnarketa kritikoa eginez.
Jarduera hau EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Durangoko Liburutegiak antolatutako zikloaren 2026/2027 ikasturteko bigarren hitzaldia da. Denboraldi honetan, gorroto-diskurtsoen jatorria, identifikatzeko moduak, gizartean duten eragina eta haiei aurre egiteko estrategiak izango dira hizpide.
Ekitaldia euskeraz izango da.
Streaming bidezko emisioa izango du EITB (ETB ON) eta Katedratik (tiktok).