AMAIA-MASEDA-Home

Amaia Maseda

Amaia Maseda
Amaia Maseda

Amaia Maseda Lizentziatua eta Doktorea da Ekonomia eta Enpresa Zientzietan UPV/EHUn, eta gaur egun, Unibertsitate horretako irakasle titularra da Ekonomia eta Enpresa Fakultatean. Bere ibilbide akademiko luzean zehar beti jardun izan du Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea arloko gradu, master eta doktoretzako gai desberdinak irakasten.

Bere ikerketa-lerro nagusia enpresa txikien eta ertainen kudeaketan oinarritzen da, bereziki familia enpresen kudeaketan. Bere lanak kapital soziala, jarrera ekintzailea eta berrikuntza sorrarazten duten faktoreak aztertzera bideratuta daude. Bere ikerketa-lerroaren beste gai bat gobernantza korporatiboa da, familia enpresen testuinguruan.

UPV/EHUko Familia Enpresaren Katedrako –Bizkaiko Foru Aldundiak sortua– ikertzaile seniorra da, eta 2008an abian jarri zenetik parte hartzen du bertan.

Gaur egun, Familia Enpresaren Gobernantza, Ekintzailetza, Ukiezinen Kudeaketa ESG Irizpideekin (GIU19/57) izeneko ikerketa taldeko ikertzaile nagusia da.

Kontaktua

Finantza Ekonomia I Saila
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
48015 Bilbao - Bizkaia


Telefonoa: +34 94 601 3752 / 94 601 7128
Posta elektronikoa: amaia.maseda@ehu.eus


Web of Science ResearcherID: AAE-5559-2020 
Scopus ID: 305675815000
ORCID: 0000-0001-6096-538X