Biltzarrerako izen-ematea

 

Izen-emateko kuota Kuota murritza
(2015/07/10 arte)
Kuota arrunta
(2015/07/11tik aurrera)
SEB/IBS elkartekidea 300 € 500 €
Murrizketa duen elkartekideaa 350 € 550 €
Egoera berezietan dauden herrietatik datozen ikerlariak 150 € 150 €
Ikaslea, SEB/IBS elkartekideab 150 € 250 €
Ikaslea, baina EZ da SEB/IBS elkartekideab 200 € 300 €
Bestelakoak 400 € 600 €
Laguna 150€

aIzen-emateko kuota murriztua duten elkarteen zerrenda: Ikusi zerrenda
bIkasleek beren statusa egiaztatu beharko dute izen-emateko prozesuan, matrikula-ziurtagiria edo antzeko dokumentua.

Oharra: Kongresu aurreko jarduera ( 22ko Aurretiko saioa ) ez dago izen-emateko kuotaren barne. 

                                    EGIZU IZEN-EMATEA

 

Ordainketa:


Izen-ematea egiterakoan, ordaintzeko bi aukera daude:

a) Online ordainketa: kreditu-txartelaren bidez. Prozesuan zehar, ordainketa-ziurtagiria eskatzeko aukera dago.

b) Ordainketa Agiriaren bidez (Offline ordainketa): izena eman duen pertsonak posta elektronikoaz jasoko du dokumentu bat (Ordainketa Agiria), non, izen-ematean ez den beste edozein unetan, ordainketa egiteko beharrezkoak diren datu guztiak jasota dauden.  Ordainketa Agirian agertzen diren datuak izanda, ordainketa egiteko ondoko bideak erabil daitezke: transferentzia, entitate kolaboratzaileen leihatila edo kutxazaina.

Informazio gehiago: Laguntza izen-emateko ordainketak

Ordainketa Agiriaren bidez ordaintzen dutenek ordainketaren ziurtagiria posta elektronikoz bidali behar dute (ceb-eib2015@ehu.eus), mezuaren gaian "ordainketaren ziurtagiria" adieraziz. Izen-ematea indarrean sartuko da ordainketaren ziurtagiria jaso ondoren.

Izen-emateko prozesua amaitu ondoren, ondo jaso denaren baieztapen-mezua jasoko da posta elektronikoz. Baieztapenik ez bada jasotzen, antolakuntzarekin jarri behar da harremanetan, posta elektronikoaren bidez: ceb-eib2015@ehu.eus

Ordainketa-plataformak zuzenean deskarga daitekeen erreziboa eskaintzen du. Izen-ematearen kostuaren faktura behar dutenek, posta elektronikoz eskatu beharko dute (ceb-eib2015@ehu.eus), fakturazio-datuak argi adieraziz.

OHARRA: Izen-ematea kontu organiko baten bidez ordaindu nahi duten UPV/EHUko kideek EZ DUTE ORDAINDU BEHAR. Ordainketa horiek, barne-fakturazioaren bidez egin behar dira, proiektuen kudeaketaz arduratzen den pertsonaren bidez. Zalantzak izanez gero, egizu kontsulta posta elektronikoaren bidez (ceb-eib2015@ehu.eus).

Bisaren beharra


Herri batzuetako partaideek Espainian sartzeko bida behar izatea gerta daiteke. Kontsulta ezazu Enbaxadan edo Kontsulatuan zure jatorriko herrikoek bisa beharrezkoa den ala ez. Eska ezazue Batzorde Antolatzaileari bisa tramitatzeko behar duzuen dokumentua. 

Baliogabetze Politika


Baliogabetze-eskaera guztiak idatziz (faxez edo posta elektronikoz) bidali behar zaizkio Batzorde Antolatzailearen lehendakariari:

Inmaculada Arostegui
Universidad del País Vasco UPV/EHU
Facultad de Ciencia y Tecnología
Departamento de Matemática Aplicada y Estadística e Investigación Operativa
Barrio Sarriena S/N
48960 Leioa, Bizkaia
España
Fax 34 946013500
Email: ceb-eib2015@ehu.eus

Baliogabetzea dela kausa, kuotak itzultzeko politika honako hau da:

  • 2015eko uztailaren 31a baino lehenagoko jakinarazpena: %100 itzuliko da
  • 2015eko abuztuaren 1 eta irailaren 1en arteko jakinarazpena: %50 itzuliko da
  • 2015eko irailaren 1en osteko jakinarazpena: ez dago itzulketarik

Erantzukizuna


Biltzarraren Antolatzaileek ez dute beren gain hartzen Biltzarrean zehar, partaideek izandako istripu pertsonalen edo galeren eta kalte material edo fisikoen erantzukizunik. Partaideek zuzenean kudeatuko beharko dute bere bidai- edo gaixotasun-aseguruari dagokion guztia.

 

 

 

Irudia