"Florence Nightingale" Saria

 

II Berdintasun Planaren 2.2.* helburuari jarraituz, UPV/EHUko Berdintasun Zuzendaritzak "Florence Nightingale"Saria babesten du. Saria, Biometriako XV Biltzarrean eta V Topaketa Iberoamerikarrean (CEB-EIB 2015ean) aurkezturikoen artean, genero-ikuspegia barneratzen duen komunikaziorik hoberenari emango zaio.

Saria eskuratzeko interesatuta daudenek horrela adierazi beharko dute komunikazioaren laburpena bidaltzean.

CEB-EIB 2015 Biltzarraren Batzorde Zientifikoak, Berdintasun Zuzendaritzarekin batera erabakiko du saria nori eman eta ebazpena Biltzarraren zehar jakinaraziko da.

                         Florence Nightingale linka

 

*2.2.helburua. Ikerkuntzan genero-ikuspegia sustatzea, baita genero ikerketak eta ikerketa feministak ere.