XSLaren edukia
Zuzendaritza Artistikoa
- Ikastegia
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Titulazioa
- Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua (Plan berria)
- Ikasturtea
- 2022/23
- Maila
- 3
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Ingelesa
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 39 | 58.5 |
Laborategiko p. | 21 | 31.5 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
Gaitasunak:
1-Ikus-entzunezko proiektuak koordinatu, zuzendu eta sortu teknologiak eta baliabide espresiboak erabiliz.
2-Ikus-entzunezko sormen lan bat eszenaratu sormen prozesu eta teknika egokiak erabiliz.
3-Talde lana modu egokian antolatzeko, kudeatzeko eta garatzeko gaitasunak eta trebetasunak landu.
Ikaskuntza emaitzak:
1-Zinema bere dimentsio plastikoan aztertu.
2-Film-espazioaren konfigurazioa aztertu eta arkitektura eszenografikoak zinemaren historian zehar izandako garapena berrikusi.
3-Zuzendaritza artistikoa beste praktika artistiko batzuekiko interpretatu.
4. Arte zuzendaritzak eta Produkzioaren diseinuak ikusentzunezko ekoizpen prozesuan betetzen dituzten funtzioak eta betekizunak ulertu eta identifikatu.
5. Arte zuzendaritza proiektu baten garapenean kontzeptuak, lan metodoak eta prozedurak martxan jarri.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
ATAL TEORIKOA
Gaia 1. Zuzendaritza artistiko zinematografikoaren betekizun eta helburu nagusiak
1.1 Produkzioaren diseinua eta Zuzendaritza artistikoa: Zereginak eta aginpideak
1.2 Arte Sailaren Organigrama
Gaia 2. Zuzendaritza artistikoko proiektuaren egitura eta garapena
2.1 Proiektuaren urratsak
2.2 Dekoratuak eta iruzurrak
Gaia 3. Eszenaratzea
3.1 Zer da eszenaratzea
3.2 Eszenaratzearen osagaiak
Gaia 4. Eszenografiaren dimentsio sinbolikoa: Hitchcock ikasketa kasu gisa
4.1 "Igo eta gorakada egiten duen amildegia"
4.2 Espazioaren antropomorfismoak
Gaia 5. Zinema espazioaren antolaketa
5.1 Espazio piktorikoa
5.2 Espazio arkitektonikoa
5.3 Espazio filmikoa
Gaia 6. Zinemaren arkitektura eszenografikoa I
6.1 Zinema primitiboaren antzerki eszenografia
6.2 Espazioaren antolaketa zinema klasikoan
Gaia 7. Zinemaren arkitektura eszenografikoa II
7.1 Izularriaren espazioak, espazioaren plastika espresionismo alemaniarrean
7.2 Abangoardiaren beste espazio batzuk
Gaia 8. Zinemaren arkitektura eszenografikoa III: Espazioaren antolaketa zinema modernoan
8.1 Zuzendaritza artistikoaren zero gradua
8.2 Desenkoadreak eta eremuz kanpoko espazioak
ATAL PRAKTIKOA
Praktika 1. Zinema arte zuzendaritzaren inguruko lehen hurbilketa praktikoa.
1.1 Dokumentazioa eta Moodboard-a
1.2 Set-en diseinua y Lokalizazioak
1.3 Jantziak eta paleta kromatikoak
1.4 Aurkezpena
Praktika 2. Zinema arte zuzendaritza proiektu baten garapena filmearen gidoitik abiatuz.
2.1 Gidoiaren azterketa plastikoa eta banakapena: Dokumentazioa, Kontzeptu plastikoa, Moodboard
2.2 Seten diseinua eta lokalizazioak
2.3 Girotzea, atrezzo zerrenda eta paleta kromatikoak
2.4 Jantziak
2.5 Proiektuaren aurkezpena
Praktika 3. Gidoia I eta Errealizazioa II ikasgaiekin lotutako Proiektu kolaboratiboa.
MetodologiaToggle Navigation
Ikasturtean zehar zinemaren arte zuzendaritza eta eszenaratze prozesuen oinarrizko esparruak landuko ditugu eskola magistralak eta ikasgelan egindako praktiken bitartez. Azken hauek, dokumentazio, ikerkuntza eta dokumentu filmiko ezberdinei buruzko azterketa, hausnarketa eta ariketa espezifikoetan oinarrituko dira. Horretaz gain zuzendaritza artistikoari dagozkion atal ezberdinak lantzeko sortze-jarduera diferenteak ere landuko ditugu
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
Azken nota ikasturtean zehar landutako praktika eta proiektu ezberdinen etengabeko ebaluazioaren emaitza izango. Ebaluazioa irizpide hauetan oinarrituko da: Eskoletan zehar azaldutako partaidetza, ikasturtean zehar landutako jarduera, ariketa eta eduki ezberdinen jarraipena eta burututako praktika eta proiektu guztien garapena eta ahozko aurkezpenak. Lehenengo praktikak 2.5 puntu balioko ditu. Bigarren proiektuak 3.5 puntu balioko ditu. Proiektu kolaboratiboak 3.5 puntu balioko ditu. Asistentziak eta eskoletan zehar egindako jarduera eta praktiketako partaidetzak 0.5 puntu balioko ditu.
Ikasleak ezin badu etengabeko ebaluazioa jarraitu, bukaerako proba bakarra egingo zaio, irakasgaiaren ezagutzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan. Proba horretan ikasleak atal praktikoaren lehenengo bi proiektu integralak garatu beharko ditu bere kabuz.
Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraituz ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egin nahi ba dio idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita, hau da, azaroaren 10a baino lehenago (bigarren lauhilekoan martxoaren 23a baino lehenago).
Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluari jarraituz deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko dute eskaria, hau da, azaroaren 22a baino lehenago (apirilaren 19a baino lehenago bigarren lauhileko irakasgaietan). Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
Azken ebaluazioaren kasuan, ebaluaketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.
*Ebaluazio-sistema hau modu presentzialean nahiz ez-presentzialean aplikatuko da, egoerak hala eskatzen badu.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Barnwell, Jane (2018). Diseño de producción de pantalla: Storytelling visual en el cine y la
televisión. Parramon.
Murcia, Félix (2002). La escenografía en el cine (El arte de la apariencia). Madrid: Fundación autor.
Rizzo, Michael (2007). Manual de Dirección artística cinematográfica. Barcelona: Ediciones Omega.
Shorter, Georgina (2012). Designing for Screen (Production Design and Art Direction Explained).
Rambsbury, Marlborough: Crowood Press.
Gehiago sakontzeko bibliografia
Aumont, Jacques (1992). La imagen. Barcelona: Paidós.
Bonitzer, Pascal (2007). Desencuadres. Cine y pintura. Buenos Aires: Santiago Arcos Editor.
Burch,Noël. Praxis del Cine (2004). Madrid: Editorial Fundamentos.
Eisner, Lotte (1988). La pantalla demoníaca. Madrid: Cátedra.
Ramírez, Juan Antonio (2003). La arquitectura en el cine. Hollywood, la edad de oro. Madrid:
Alianza.
Sánchez-Biosca, Vicente (2007). Cine y vanguardias artísticas (conflictos, encuentros, fronteras).
Barcelona: Paidós.
Vila, Santiago (1997). La escenografía (Cine y arquitecura). Madrid: Cátedra.
Aldizkariak
http://www.imdb.com/
https://www.bifilmcommission.com/es/
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- JIMENEZ IGLESIAS, ESTEFANIA
- MARTINEZ MARTINEZ, JOSU
- NERECAN UMARAN, AMAIA
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 09:00-11:00 | 11:00-13:00 | |||
17-30 | 09:00-11:30 |
Irakasleak
01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-30 | 13:30-15:00 |
Irakasleak
01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-30 | 09:00-10:30 |
Irakasleak
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 09:00-11:00 | 09:00-11:00 | |||
17-30 | 09:00-09:30 | 09:00-11:00 |
Irakasleak
31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-30 | 09:30-11:00 |
Irakasleak
66 Teoriakoa (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 15:00-17:00 | 15:00-17:00 | |||
17-30 | 15:00-17:00 | 15:30-16:00 |
Irakasleak
66 Laborategiko p.-1 (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-30 | 16:00-17:30 |