Ikerketa Proiektuak

Kultura industriak eta telekomunikazioak EAEn eta Nafarroan

Ikertzailea(k):
Juan Carlos Miguel de Bustos, Josu Amezaga Albizu, Edorta Arana Arrieta, Alazne Ayestaran Yarza, Patxi Azpillaga Goenaga, Jose Inazio Basterretxea Polo, Beatriz Narbaiza Amillategi
Denboraldia:
2002-tik 2004 arte
Finantzaketa egin duen erakundea:
UPV/EHU
Zenbatekoa guztira:
€ 9800
Deskribapena:

Laburpena: Ikerketarekin Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko kultura industria eta bitartekoen sistemaren egiturazko ezaugarriak aztertu gura dira, egun zelan dauden zintzoki islatu, eta etorkizunean hasierako lana tarteka-tarteka (printzipioz bi urtetik bi urtera) eguneratu eta handitzeko oinarriak jarri. Helburu nagusia, beraz, informazioa bildu eta jorratzeko metodologia zehatza eta baliagarria sortu eta EAE eta Nafarroaren eremuko Kultura eta Telekomunikazioen Industrien alorreko datu basea eratzea, ahalik eta irizpide estandarizatu eta homogeneoenetan oinarrituz, erantsi, sektore eta espazio barruan eta sektoreen eta espazioen artean konparatu eta denboran zelan bilakatzen diren aztertu ahal izateko. Funtsean merkatu, ekoizpen, finantzaketa, enplegu eta enpresa egituren datu kualitatibo eta ekonomikoak interesatzen zaizkigu, baita, hasteko, erregulazioari eta komunikazio eta kultura politikei buruzko informazio kualitatiboa ere.

Erreferentzia: 1/UPV 00016.323-H-14803/2002