Ikerketa Proiektuak

Hedabideak Identitate Kolektiboaren Eraikuntzan: Euskarazko Komunikabideen Kasua

Ikertzailea(k):
Josu Amezaga Albizu, Edorta Arana Arrieta, Ander Iturriotz Lauzurika, Rosa Mª Martín Sabarís
Denboraldia:
1997-tik 1998 arte
Finantzaketa egin duen erakundea:
UPV/EHU
Zenbatekoa guztira:
€ 11119
Deskribapena:

Laburpena: Hedabideek identitate kolektiboaren eraikuntzari buruzko ekarpen bat egin nahi genuen. Zehazkiago, euskarazko komunikabide nagusiek (EUSKALDUNON EGUNKARIA eta ETB-1) Euskal Herriari buruzko nolako irudia ematen duten eta euskaldungoaren trinkotzean nolako lekua betetzen duten aztertu nahi genituen. Horretarako ezinbestekotzat jotzen genituen, alde batetik, komunikabideon ezagutzan sakontzea: beren egitura, beren edukiak, edukion bitartez hedatzen duten Euskal Herriaren eta euskal gizartearen irudia, eta abar. Beste alde batetik, jakinkizun garrantzitsua genuen komunikabideok euskal komunitateari trinkotzen nola laguntzen dioten, horretarako euskaldungoaren gizarteko agenteek nola erabiltzen dituzten ikusiz, eta hartzaileek nolako erabilera egiten duten komunikabideekiko, eta nolako Euskal Herria ikusten duten islatuta bertan.