Aurkezpena

DECOTGREL taldea Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultatean egoitza duen ikerketa-taldea da, eta bere ibilbidea 1993. urtean hasi zen. Gaur egun, Europako hainbat herrialdetako unibertsitateko irakasleek osatzen dute eta harreman estuak ditu arlo berean diharduten beste ikerketa-talde batzuekin.

DECOTGREL izena 'Diccionario Electrónico Concordado de Términos Gramaticales y Retóricos Latinos'- ren akronimoa da. Izendapen hori jarrita dago; hain zuzen, azken urteotan taldearen eginkizun eta helburu nagusia hiztegi-tresna bat egitea izan delako, aipatutako siglen atzean dagoen hitz bakoitzaren ezaugarriei erantzungo diena.

Helburuetan berri eta metodoetan berritzaile izanik, taldeak hainbat urte igaro behar izan ditu tresnaren alderdi batzuk nahiz besteak diseinatzen. Testuen corpus mugatu batetik abiatuta (Priszianus minor deitutakoa), ondoren jarraitu beharreko jarduera-ildo nagusien eredua lortzea izan da lan horren xedea.